URDULIZ FT 0-1 REAL C

Gero eta gertuago

Gure hirugarren taldeak garaipen oso garrantzitsua lortu du Iparralde zelaian Urduliz mendean hartu eta gero huts eta bat. Bizkaitarrek hobeto hasi dute partida, baina minutuek aurrera egin ahala txuri-urdinak gehiago izan dira. Aukera handirik gabe, baina aurkariaren areara gero eta arrisku handiagoarekin iritsiz. Korner batean iritsi da partidako gol bakarra, xxx bere atera desbideratu duen baloiaren ostean. Zorioneko jokaldia, baina zortea ere bilatu behar da.

Bigarren zatia oso parekatua izan da, baina baloiaren jabetza donostiarrena izaten jarraitu du. Etxekoak, bestalde, kontraeraso azkarrekin saiatu dira. Txuri-urdinak sendo mantendu dira hasieratik bukaerara eta, Urdulizek azken minutuetan estutu duen arren, hiru puntuek ez diote ihes egin gure hirugarren taldeari. Bigarren postuari eutsi eta gero eta hurbilago dagoen Bigarren Espainiako Futbol Federaziora  igotzeko balio duen sari preziatua. Bi jardunaldi besterik ez dira geratzen. Datorren astean CD Vitoria hartuko dute Zubietan. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Urduliz FT: Mandaluniz, Alfaro, Alonso, Castrillejo (Matey, min. 66), Justo (Izagirre, min. 46), Pedernales, Martin, Mayo (Zorrilla, min. 84), Guille (Goikoetxea, min. 84), Mattheus eta Nates (Gil, min. 66).

Real C: Marrero, Cortes (Marin, min. 63), P. Rodríguez, Cantero, Zoilo, Zubillaga, Kortajarena, Goñi (Carbonell, min. 63), Magunazelaia (Balda, min. 92), U. Garcia eta Lespinase (Teijeira, min. 81).

Gola: 0-1: Martin (b.a.), min. 27

Epailea: Goitia Martinez. Txartel horia erakutsi die etxeko Justo, Castrillejo, Mayo eta Alfarori eta kanpoko Cortes eta Kortajarenari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!