SEVILLA FC 1-2 REAL SOCIEDAD

Geroz eta gertuago

Vídeo

Realak 0-2 gainditu du Sevilla FC eta hirugarren garaipena jarraian lortu du etxetik kanpo. Garaipen honekin, Realak hiru puntu gehiago lortu ditu eta, hiru jardunaldiren faltan, sailkapeneko bigarren postuan jarraitzen du. Duela hilabete batzuk ametsa irudi zezakeena gero eta errealagoa da orain. Natalia Arroyoren neskek denboraldi historikoa egiten jarraitzen dute eta bigarren postua ziurtatzetik oso gertu daude.

Partida aurrera begira jarri da Realarentzat hamargarren minutua bete aurretik. Lehen abagunea etxekoentzat izan da, Toni Payne etxeko aurrelariak Sevilla FC aurretik jartzeko aukera izan du partidako lehen minutuan, baina bere errematea gurutzatuegia joan da. Denboraldi osoan zehar ohikoa izan den bezala, Realak berehala erreakzionatu du eta bederatzigarren minutuan Nerea Eizagirrek txuri-urdinak aurreratu ditu, urrunetik egindako jaurtiketa bati esker. 25. minutuan Franssik aldeak handitzeko aukera izan du, baina bere jaurtiketa gutxigatik joan da. Bestalde, etxekoak kontraerasoan ezustean harrapatzen saiatu dira, baina ez dute arrisku handirik sortu Elene Letek defendatutako atean. Txuri-urdinek nagusi izaten jarraitu dute lehen zatian, baina ez dute bigarrena egitea lortu. Markagailuan abantailarekin eta sentsazio onekin amaitu dira lehenengo 45 minutuak.

Bigarren zatia hasi eta berehala, Jensen oso gertu egon da bigarrena sartzetik, baina Sullestesen esku-hartze on batek talde txuri-urdinaren gola eragotzi du. Reala markagailuko aldea handitzen saiatu da etengabe, ametsera hurbilduko zuen hiru puntuak ziurtatzeko. Horrela, 53. minutuan Amaiurrek bigarrena egin du Franssiren erdiraketa sare barrura bidalita. Partidako azken minutuetan, Sevilla FC taldeak aurrerapausoa eman du, eta 74. minutua betetzear zela, etxekoek aldea murriztu dute Eli del Estalen bitartez. Handik gutxira, Mirarik bat eta hirukoa sartzeko aukera izan du, baina ez du asmatu Sullastresen aurrean. Partida amaitzear zegoela, Eleneren esku-hartze handi batek berdinketa eragotzi du, Realari beste garaipen bat emanez.

Natalia Arroyoren taldeak hiru puntuak lortu ditu aurkari gogor baten etxean. Denboraldian zehar lortu nahi izan den helburua lortzeko beste urrats bat eman dute. Hiru partida, hiru final. Azken ahalegin bat egin behar da. Aurrera Reala!

 

Fitxa teknikoa:

Sevilla FC: Sullastres, Debora, Lucia, Teresa, Rosa, Natalia (kap.), Karen (Nagore, min. 64), Klara (Calderon, min. 83), Toni Payne (Ana Franco, min. 73), Jessica (Michele, min. 64) eta Inma (Eli del Estal, min. 73).

Real Sociedad: Lete, Maddi, Etxezarreta, Vanegas, Nuria.R, Gemma, Allegra (Emma, min.72), Jensen, Amaiur, Franssi (Mirari, min. 75) eta N. Eizagirre (kap.) (Gaby, G. min. 72).

Golak: 0-1: N. Eizagirre, min. 9; 0-2: Amaiur, min.53; 1-2: Eli del Estal, min. 74. 

Epailea: Espinosa Rios. Txartel horia erakutsi dio kanpoko Amaiurri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!