SANSE 2-3 SESTAO RIVER

Gertu, baina porrota

Vídeo

Sansek 2-3 galdu du Sestao Riverren aurka gaur arratsaldean Zubietan. Txuri-urdinek aurrea hartzea lortu dute partida hasi eta berehala, baina emaitza irauli egin diote eta ez dute asmatu bigarren zatian berdinketa lortzeko.

Norgehiagoka ezin hobeto hasi da eta lehen minutua bete baino lehen, Magunak Gaizka Martinezek atzerantz egindako pasea aprobetxatu du atezaina driblatu eta gola egiteko. Bizkaitarrek Carbonellen erdiraketa batekin erantzun dute, Aranzabek oso gutxigatik kanpora bidali duena. Marinek oso gertu izan du bigarrena Arambururen baloi luze baten ostean, baina Jasok bere jaurtiketa urrundu du. Kanpokoak hazten joan dira minutuek aurrera egin ahala eta Aranzabek, Etxeberriaren asistentziaren ondoren, partida berdindu du area barrutik gurutzatutako ezkerkada batekin. Hortik gutxira Getek buelta eman dio markagailuari penalti puntutik Guruzetak ateratako falta bat errematatu ostean. Gure filiala atsedenaldira iritsi aurretik erreakzionatzen saiatu da Magunaren erremate pare batekin, baina asmatu gabe.

Partida berriro hasi eta berehala Leandrok bizkaitarren garaipena bideratu du Aranzaberen pase sakon bat aprobetxatuta. Donostiarrek markagailua irauli nahi izan dute eta Fiabema gola sartzeko zorian izan da korner batean, baina errematea bigarren zutoinean oso gutxigatik kanpora joan zaio. Dadiek ere berea izan du, baina ezkerkada pixka bat desbideratuta atera da. Ruperezek, urruneko beste jaurtiketa batekin, asmatu egin du eta txuri-urdinak partidan sartzea lortu du. Magunazelaiak gertu izan du berdinketa, area aurrealdetik eskuinkada batekin, Puigek kornerrera desbideratu duena. Gure filiala azken unera arte saiatu da, baina Sestaok kontrolpean izan du norgehiagoka eta emaitza, zoritxarrez, ez da aldatu.

Porrota denboraldi hasieran bezala emaitza positiboak batzea lortzen ez duen Sanserentzat. Datorren astean Leonera joango dira Cultural Leonesaren aurka jokatzeko.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Fraga, Aramburu (Arzak, min. 87), Martin, Cantero, Balda (Ruperez, min. 60), Gorrotxategi, Marin, Dadie (Ochieng, min. 68), Goti, Magunazelaia (kap.) (M. Rodriguez, min. 87) eta Fiabema (Azkune, min. 60).

Sestao River: Sergi Puig, Alex Carbonell (Alvaro Mateo, min. 68), Gaizka Martinez (kap.), Antxon Jaso, Markel Etxeberria, Alvaro Gete (Armando Corbalan, min. 83), Gorka Garai, Jon Guruzeta (Ibai Sanz, min. 60), Jon Cabo (Alex Aizpuru, min. 68), Aitor Aranzabe eta Leandro Martínez (Roberto Corral, min. 83).

Golak: 1-0: Magunazelaia, min. 1; 1-1: Aitor Aranzabe, min. 26; 1-2: Alvaro Gete, min. 31; 1-3: Leandro Martinez, min. 50; 2-3: Ruperez, min. 69.

Epailea: Brull Acerete. Txartel horia erakutsi die etxeko Canterori eta kanpoko Alex Carbonell, Roberto Corral eta Markel Etxeberriari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!