Ostiral honetan, bueltan da Gipuzkoako derbia Zubietara. Realak SD Eibarren aurka jokatuko du ostiral honetan, 12:00etatik aurrera.
Derbiak beti dira bereziak, eta zer hobe gure jendearen aurrean, Zubietan, hain berezia den partida batean bolada txarra haustea baino. Betisen aurkako porrotaren ostean, txuri-urdinek garaipen-gosea dutela erakutsi nahi dute, eta zuen aurrean irabazi nahi dute. Partidaren atarikoan entrenatzaileak, Sánchez Verak, adierazi duenez, "partida oso konplikatua izango da, badakigu zertara jokatzen duten eta ez digute batere erraztasunik emango".
BIGARREN TALDEA
Gorka Álvarezen neskek porrotik ezagutu gabe jarraitzen dute 2025ean. Mailako onenen aurka aritu ondoren, meritu handia dute. Oraingoan etxera itzuliko dira, Fundació U. E. Cornellaren aurka jokatzeko, orain arteko helburu berarekin: dinamika onari eutsi eta garaipenaren bidera itzultzea. Partida igande honetan izango da, 12:00etatik aurrera.
    
                    
                
Disfruta de tu nuevo carnet digital	
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin