Lehia zuzeneko neurketa Erreginaren Kopari begira ostiralean gure neskek jokatuko dutena. Levante UD iristen da Zubietako z7ra, Koparako azken sailkapen txartela ematen duen postuan kokatutako dagoen taldea hain zuzen ere. Charlyn Corral aurrelaria, Liga Iberdrolako goleatzaile nagusia 21 golekin, izango da mehatxu nagusia gure neskentzat.
Lau puntuko abantaila du talde valentziarrak gipuzkoarrengan, astebururo atzean bultza duten zaleen beharra izango dute berriro ere neskek erronka berri honetatik garaile irteteko.
Deialdia ondorengoa da: Cris, Mariasun, Gaste, Ramajo, Iraia, N. Miralles, Soldevila, B. Beltrán, Itxaso, Etxezarreta, L. Baños, Chini, Beristain, Zornoza, Leyre F., Manu, N. Eizagirre eta Nahikari. Michi Goto eta Titay Calvo kanpoan geratzen dira erabaki teknikoagatik.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin