Realak denboraldiko erronka handienetako bati egin beharko dio aurre ostiral honetan. Txapelduna den FC Bartzelonaren aurka neurtuko ditu indarrak Johan Cruyff estadioan jokatuko den norgehiagokan, 20:00etatik aurrera.
Ez da amestutako hasiera izan donostiarrentzat joan den asteko porrotaren ostean, baina akatsez gain, aurkariaren zelaian norgehiagoka menderatu zuen Reala ere ikusi zen, norantz joan nahi duten ideia argiekin. Aste honetan, erronka zaila dute aurrean, zalantzarik gabe, baina Jose Luis Sanchez Vera entrenatzaileak esan duenez, "taldea ez da denbora pasatzera joango, hori sinetsiko banu, ez ginateke joango. Denok ditugu gure indarguneak eta ahuleziak, eta horiek baliatzen jakin behar dugu".
SEGUNDO EQUIPO
Gorka Alvarezen jokalariek liga hasiera ezin hobea izan zuten SD Eibarren aurkako derbian garaipena lortuta. Aste honetan beste derbi bat jokatuko dute, kasu honetan Athletic Club B talde jaitsi berriaren aurka. Aurkari zaila da eta gauza on asko egin beharko dituzte hiru puntuak etxera ekarri nahi badituzte. Norgehiagoka igandean, irailak 15, jokatuko da 16:30etik aurrera Lezaman.
Aurrera Reala!