Bilbao Athletic – Sanse (Larunbata, 16:00)

Goi mailako derbia

Vídeo

Sansek goi mailako derbia jokatuko du larunbatean Bilbao Athleticen aurka Lezaman. Harrobiko taldea laugarren postuan iristen da neurketara aurreko asteburuan urteko lehen garaipena lortu ostean Zubietan, aurkariak baino hiru puntu gehiago izanez. Helburua garaipena lortzea da sailkapenean goiko postuetan mantentzeko.

Zurigorriek porrota jasan zuten aurreko astean UD Logroñesen aurka (3-1) azken lau neurketak jarraian irabazi eta gero. Bizkaitarrek partida bakarra galdu dute etxean eta 5 gol bakarrik jasan dituzte. Hortaz, neurketa zorrotza izango da txuri-urdinentzat. Aldiz, Sansek denboraldian zehar behin eta berriz erakutsi du estadio zailean garaipena lortu dezakeen taldea dela. Neurketa ETB 1 katetik jarraitu ahal izango da. Deialdia partidaren egunean ezagutuko da. Baja medikoak dira Pablo Sisniega, Ander Gorostidi, Ander Saenz y Martin Merquelanz.

Somorrostro – Real Sociedad C (Larunbata, 18:00)

Real C-k Somorrostro taldea bisitatuko du larunbatean aurreko asteko porrota ahazteko helburuarekin. Txuri-urdinek lau puntutara dute lidertza eta hiru puntuak nahi dituzte denboraldian erakutsitako sentsazioekin jarraitzeko. Arerioa hamargarren postuan kokatuta dago 28 punturekin.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!