MADRID CFF - REAL SOCIEDAD (LARUNBATA, 12:00)

Goian jarraitu

Realak Madrid CFF taldeari egingo dio bisita, sailkapeneko goiko postuetan jarraitzeko helburuarekin. Norgehiagoka, larunbat honetan jokatuko da, 12:00etatik aurrera, Fernando Torres estadioan.

Txuri-urdinak Liga F txapelketara itzuli dira berriro, joan den astean Superkopa jokatu ondoren. Sanchez Veraren taldea, finalaurrekoan ondo aritu ondoren, liga erregularrera itzuli da, garaipena lortu eta goiko postuetarako lehian jarraitzeko helburuarekin. Entrenatzaileak honako hau adierazi du prentsaurrekoan: "biharkoa partida irekia izango da. Joanekoan oso zail jarri ziguten ea oraingoan asmatzen dugun".

BIGARREN TALDEA

Gorka Álvarezen jokalariak Real Avilés Industrial bisitatuko dute igandean 12:30etatik aurrera jokatuko duten norgehiagokan. Azken jardunaldian Athletic Club taldearen aurkako neurketa paregabea jokatu ondoren, asteburu honetan, aukera bikaina dute gora begira jarraitzeko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!