Arenas – Sanse (larunbata, 17:00)

Goian jarraitu nahi dute

Vídeo

Sansek denboraldiko irteera zailenetako bat beteko du larunbat honetan Arenasen aurka arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Txuri-urdinek Gobela bisitatzen dute, zelai berezia bere neurri eta belar artifizialarengatik. Gipuzkoar derbian garaile irten ondoren, Imanol Alguacilen mutilek etxetik kanpo gehitu nahi izango dute berriro ere sailkapenean duten postu bikainean jarraitzeko.

Arenas multzoko talde porrokaturienetako bat da. Bizkaitarrek ez diote partidari aurpegia galtzen, are eta gutxiago etxean. Edozein alboko sake edo zintzilikaturiko baloi aukera garbi baten bihur daitezke. Jon Perez Bolorenak hamabigarren iristen dira norgehiagokara eta hiru puntuak etxean utzi nahi izango dituzte jaitsiera postuetatik urrun mantentzeko. 

Zerrenda ondorengoa da: Garrancho, Zubiaurre, Gorosabel, Ugarte, Le Normand, Lapeña, Arrieta, Muñoz, Sanz, Guevara, Saenz, Gorostidi, Muguruza, Capilla, Merquelanz, Olaizola, Jauregi eta Celorrio.

Lagun Onak – Real Sociedad C (igandea, 16:30)

Derbi gipuzkoarra gure hirugarren taldearentzat asteburu honetan. Garmendipen jokatuko du Reala C-k Lagun Onaken aurka. Aipatzekoa da gazteek osatzen ari diren denboraldia, goiko postuetan borrokan jardunaldiak aurrera doazen heinean. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!