Gure hirugarren taldeak merezitako garaipena lortu du Amurriori irabazi ondoren. Bi eta bost izan da azkenean emaitza, bigarren zatiko erakustaldiaren ondoren. Etxekoak markagailuan aurreratu dira Gomezen golarekin, txuri-urdinen aldaratzea aprobetxatu eta gero. Aldasorok berdintzea lortu du hurrengo jokaldian, Ruiz gainditu ondoren behetik. Eta, lehenengo zatiko azkeneko jokaldian, nahiz eta gipuzkoarrak nagusi izan, Amurriok bigarren egin du Leonen bitartez atsedenaldira abantailarekin joateko.
Txuri-urdinek bikain erantzun dute, erakustaldi batekin. Olasagastik, banakako jokaldi batean, berdinketa eskuratu du amaitzeko ordu erdia geratzen zenean. Horik bi minutura, Garridoren erdiraketa eta Martinez Losaren erremate bikaina gipuzkoarrak aurretik jartzeko. Baina Sergio Franciscoren mutilak ez dira konformatu eta gol festarekin jarraitu dute. Gabilondo eta Olasagastik, bi jokaldi ia jarraietan, garaipena bideratu dute. Hiru puntu gehiago zazpigarren postuan kokatzeko. Hurrengo jaurdunaldian, azken-aurrekoan, Bermeok Zubieta bisitatuko du.
Fitxa teknikoa:
Amurrio: Ruiz, Danel, Durana, Castillo, Hidalgo (Monteiro, min. 77), Euken, Leon, Patiño (Alvarez, min. 66), Gomez, Arribalzaga, Alonso.
Real C: Agirre, Elosegi, Blasco, Pacheco, Lucbert, Elizondo (Olasagasti, min. 46), Aldasoro, Sanchez (Gabilondo, min. 61), Garrido (Valtierra, min. 76), Aranzabe, Martinez Losa.
Golak: 1-0: Gomez, min. 7; 1-1: Aldasoro, min. 9; 2-1: Leon, min. 46; 2-2: Olasagasti, min. 60; 2-3: Martinez Losa; 2-4: Gabilondo, min. 72; 2-5: Aldasoro, min. 73
Epailea: Azkuenaga Astorquiza. Txartel horia erakutsi die etxeko Durana, Castillo eta Hidalgori eta kanpoko Blasco eta Elizondori.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin