KRONIKA

Gol festa (4-0)

Vídeo

Emakumezkoen taldeak garaipena lortu du Oiartzun lau eta huts mendean hartu eta gero gaur goizean Zubietako z7an. Etxekoak nagusi izan dira, baina bigarren zatirarte itxaron behar izan dute Nahikari Garcia, hiru aldiz, eta Nerea Eizagirreren golak lortzeko nagusitasuna markagailuan berresteko. 

Hamar minutu iraun du orekak. Ondoren Reala nagusi izan da eta behin eta berriz iritsi da aurkariaren atera. Urruneko jautiketekin probatu du, kanpokoen presioa gainditzea bilatu du eta ordu erdia pasa eta gero aukera garbienak izan ditu lehen gola sartzeko. Nahikari Garciak oso gertu izan du, baina jaurtiketa kanpora joan da. Ostean Itxaso Uriarte eta Nuria Mendoza lehena sartzeko zorian izan dira. Azkenik Nuria Sanchez saiatu da, baina gola lortzea ez da posible izan lehen zatian. 

Bigarren zatian iritsi dira. Hamar minutu pasa ondoren Nahikari Garciak Naiara Beristainen pasea aprobetxatu du etxekoei aurreratzeko. Aukera gehiago iritsi dira eta hogei minutu falta zirenean neurketa amaitzeko Nahikari Garcia berak garaipena itxi du. Lehenengo jaurtiketa gurutzatu batean eta ondoren ezkerretik zetorren erdiraketa bat erramatatzean. Azken gola Nerea Eizagirrek sartu du area barruan baloia berreskuratu eta jaurtiketa on baten ondorioz. 

Realaren joko onak merezitako garaipen bat ekarri du eta hiru puntuak lortzeak 14 puntuekin uzten du taldea sailkapenean. Asteburuan Valenciaren aurka jokatuko dute.

Fitxa teknikoa: 

Real Sociedad: Mariasun, N. Sánchez, Iraia, N. Mendoza, Ramajo (Manu, min.56), Chini, Itxaso (Etxezarreta, min.68), Cirauqui, Beristain (N. Eizagirre, min.56), Leyre F, Nahikari (M. Zelaia, min.75). 

Oiartzun: Ane Otxoa, Manterola, Esti, Arranz, Ane (Napo, min.72), AgoÜes, Silvia (Sara, min.66), Carol, Arene (Merino, min.66), Jone, Irantzu (Eguzkiñe, min.60). 

Golak: 1-0: Nahikari, min.56; 2-0: Nahikari, min.72; 3-0, Nahikari, min.73; 4-0: N. Eizagirre, min.82. 

Epailea: Lopez Toca. Txartelik gabe.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!