Gol bakoitzaren ondoren suziri jaurtiketa, Reale Arenan jokatzen diren partida guztietan egiten den ohiturarik politenetako bat, ez da galduko ikuslerik gabe jokatzen den aldi honetan. Eta oraingoan ez dira Donostian bakarrik izango.
Dagoeneko Gipuzkoako hamaika udalerrik baieztatu dute keinu sinboliko horrekin bat egingo dutela eta suziriak jaurtiko dituztela. Liturgia honek marinelei Realaren emaitzaren berri emateko sortu zen (bi suziri, Realaren gola; suziri bat, aurkariaren gola).
Donostia, Andoain, Ataun, Berastegi, Hondarribia, Leaburu, Legazpi, Orio, Oiartzun, Villabona eta Zarautz parte hartuko dute igande honetatik aurrera. Aldez aurretik eskertu nahi dugu guztion jarrera ona, eta denboraldiaren amaiera zirraragarri honi begira, Gipuzkoako beste udalerri batzuekin harremanetan jarraitzen dugu ekimen honekin bat egin dezaten.
Atotxako tradizioa
Tradizio hau 1960an sortu zen, Patxi Alkortak Atotxan lehen suziria jaurti zuenean, kostaldean edo portuan lan egiten zuten marinelek Realaren emaitzaren berri izan zezaten.
Amarako zelai berrira egin genuen lekualdaketak, une batez, tradizio honekin amaitu zuen. Baina 2006-07 denboralditik aurrera berreskuratu egin zen. Juan Iturralde hernaniarrak jaurtitzen ditu suziriak Reale Arenan gola sartzen den bakoitzean. 2018ko bideo honetan berarekin hitz egin dugu.

Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin