KIROL PLATAFORMA BERRITZAILE ETA INTERAKTIBOA

Goodball.com, Realaren babesle nagusia

Mutilen lehenengo taldearen kamisetan azalduko da 19-20 denboraldian zehar.

Estreinatu berri den teknologia berriko kirol plataforma interaktibo bat da.

Garapen prozesuan dago eta helburua hizkuntza ezberdinetako kirol plataforma erreferentea bilakatzea da.

Reala eta Goodball.com akordio batera iritsi dira Singapurreko konpainia gure babesle nagusia bihurtu dadin 2019-20 denboraldian zehar. Sorkuntza berriko kirol plataforma interaktibo hau bihartik aurrera azalduko da gure kamisetan.

Kirol plataforma berritzaile eta interaktiboa

Futbol plataforma interaktibo eta berrizaile bezala, munduko komunikabide ezberdinen futbol estatistika eta informazioa pilatzen ditu. Erabiltzaileen albiste gustokoenetan eta analisi estatistikoan oinarrituta, plataformak adimen artifiziala (AA) erabiltzen du erabiltzaileek euren esperientziaz gozatu dezaten zuzenean. Kirol plataforma berritzaile bezala, Goodball.com -ek erabiltzaileak albiste guztietaz jakinaren gainean egoteko aukera ematen du bost minuturo egiten diren eguneraketei esker.

Goodball.com duela gutxi sortutako plataforma da. Garapen prozesuan dago eta helburua hizkuntza ezberdinetako kirol plataforma erreferentea bilakatzea da, erabiltzaileari esperientzia hobekunza eskeiniz futbol estaldura osoa emanez. Informazio azkar eta zehatza  eskeintzen du partidua amaitu ondoren egindako analisiarekin, horrela Goodball.com -en erabiltzaileek “ikusi nahi dutena eskuratuz”.

Hazkunde momento honetan, kirol plataforma hau txineraz, ingelesez eta vietnameraz eskeintzen da. Gainera, etorkizunean, gaztelaniaz, thailandieraz, portugesez eta alemanez eskeiniko da zerbitzu hau. Goodball.com -ek 1.600 futbol lehiaketa baina gehiago eskeintzen ditu ,urteko produkzioak ehundaka milaka partidetakoa izanez.  Erabiltzaileek eguneratutako informazioa jasotzen dute partida bakoitzean, momenturo interakzioa lortzeko aukera izanez.

Kamiseta, ekintzak eta bestelako euskarriak

Goodball.com  entrenamenduko arropan eta klubaren beste hainbat euskarrietan azalduko da. Akordio komertzial hau dela eta, Goodball.com aktibazio ezberdinetan azalduko da ere euren merkatua zabaltzeko helburuarekin. Realak bisita instituzionala egingo dio ere gure babesleari. Publizitatea edukiko duen kamiseta berria laster izango da eskuragai gure dendetan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!