REAL C 2-0 SANTURTZI KE

Gorantz

Vídeo

Real C-k beste garaipen bat lortu du gaur arratsaldean Zubietan Santurtziri nagusitasunez irabazita (2-0). Horrela, hirugarren garaipena jarraian lortu du.

Txuri-urdinak erabakitasunez irten dira, iritsierak pilatuz eta baloiaren jabe izanez. Abagunerik argiena Samuyiwaren aukera bikoitz batekin iritsi da: lehenik, Ederrek urrundu duen buruz burukoan, eta ondoren, langa gainetik bidali duen aldaratze batean. Minutu batzuk geroago, oraingoan bai, Samuyiwak sare barrura bidali du baloia, Adjabengek erdiraketa bikaina egin eta gero. Lehen zatiaren azken minutuetan, Markel Peralek bigarrena oso gertu izan du, oso gutxigatik kanpora joan den bakarkako ekintza batekin. Kanpoek ia ez dute lortu arriskurik sortzea.

Atsedenaldiaren ostean, gidoia ez da aldatu. Donostiarrek neurketan agintzen jarraitu dute, aurkaria abagunerik gabe utziz. Jakes Gorosabelek, Danel Lopezek eta Samuyiwak abantaila handitzeko aukerak izan dituzte, baina ez dute asmatu. Hainbat jokaldi arriskutsu eta gero, Jakes Gorosabelek 2-0koa sartu du talde jokaldi bikain baten ondoren. Markagailua ez da berriro mugitu eta gure hirugarren taldeak merezitako garaipena sinatu du.

Hiru puntu garrantzitsu hazten jarraitzeko eta txapelketako dinamika onari eusteko. Hurrengo jardunaldian Zamudiorren aurka jokatuko dute etxetik kanpo, bolada irabazle honekin jarraitzeko helburuarekin. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real C: Tompa, Peral (Cabo, min. 86), Ayo, Segurola (kap.), Oleaga, D. López (De Orue, min. 86), Arana (Larralde, min. 75), Samuyiwa (Shuaib, min. 75), Adjabeng (Elcano, min. 66), Sáenz eta J. Gorosabel.

Santurtzi KE: Eder, Javier (Cid, min. 65), Echaniz, Aranbarri, Grande, B. Hernández (kap.), Escobar (C. González, min. 74), Ould, Castaño, A. Gómez (Elguezabal, min. 80) eta Venero.

Golak: 1-0: Samuyiwa, min. 22; 2-0: J. Gorosabel, min, 61.

Epailea: Mikel Fontanillo. Txartel horia atera die etxeko Oleaga eta De Orueri eta kanpoko Echaniz, Grande, Castaño eta Ouldi. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!