Gure bigarren filialak bi eta huts irabazi du oraindik porrotik jaso ez duen UD Logroñesen aurka partida bikain batean playoffeko postuetatik gertu kokatzeko.
Partida ezin hobeto hasi da talde donostiarrarentzat Arrutiri egindako penalti batekin, eskuin hegaletik egindako barnekaldi on baten ondorioz. Guibelalde izan da penaltia jaurti duena eta lasaitasunez lehenengoa lortu du gure bigarren filialarentzako. Markagailuko lehenengoarekin Errioxako taldeak baloiarekin neurketa berdintzea bilatu du, baina bere aukeretako batek ere ez du arriskurik eraman. Ordu erditik aurrera talde bakar batek ere ez du aurkariaren atera hurbiltzea lortu eta partida bat-zeroekoarekin joan da atsedenaldira.
Aldageletatik igaro ostean, taldeak lehen zantiko estrategia bera erabili du: lehen minututik intentsitatearekin ateratzea. Honen ondorioz, taldea bi eta huts jarri da bigarren zatia hasi bezain laster, Mariezkurrenak areaz kanpotik sartutako gol ikusgarri batekin. Abantaila honekin kanpoko taldeak aldeak murriztea bilatu du Urcelayren bitartez, baina Fraga bikain aritu da eta gola saihestu du. Aurkariaren abaguneak gorabehera, txuri-urdinek hirugarren gola sartzeko abaguneak izan dituzte Ramirezen bitartez besteak betse, baina bere jaurtiketa zutoinean jo du. Hala ere, kanpoko taldeak berdinketaren bila jarraitu du, baina donostiarren defentsa bikainari esker abantaila mantendu da markagailuan partida amaitu den arte.
Garaipen handi honekin gure hirugarren taldea playoff postuetatik gertu dago ligako talde onenetariko bat irabazi eta gero. Datorren asteburuan puntu gehiago lortu nahi ditu Athletic Club B liderraren aurka.
Fitxa teknikoa:
Real C: Fraga, Merino, Zubelzu (kap.), Larrañaga, Olarra, Guibelalde, Eceizabarrena, Arruti, Ramirez (Otadui, min. 75), Mariezkurrena (Garro, min. 75) eta Pontones.
UD Logroñés: Royo, Yasin (Cobo, min. 84), Cristian, Sarriegi (Unai, min. 84), Ugarte, Goti (Arias, min. 53), Urcelay, Jony (Yurrebaso, min. 84), Madrazo, Iñaki (kap.) eta Capde (Enzo, min. 53).
Golak: 1-0: Guibelalde (pen), min. 2; 2-0: Mariezkurrena, min. 47.
Epailea: Perez Fernandez. Txartel horia erakutsi die etxeko Zubelzu, Merino eta Garrori eta kanpoko Ugarte, Sarriegi eta Yasini.