GRANADILLA EGATESA 0-2 REAL SOCIEDAD

Gorantza doaz

Realak garaipen garrantzitsu bat lortu du Granadilla Egatesaren zelaian, sailkapenean bosgarren postuan kokatuta dagoen talde bat. Azkeneko minutuetan sartutako bi golek balio izan dute hiru puntuak Zubietara ekartzeko.

Hobeto hasi dute neurketa etxekoek. Nahiz eta aukera argirik ez izan, nagusi izan dira lehenengo zatian. Baloiaren jabetza Granadilla Egatesak izan du eta gipuzkoarrrak, bere aldetik, ondo aritu dira defentsa lanetan. Mariasunek ere lan handia egin du golik ez jasateko. Vatafuk izan du lehenengo aukera gola eskuratzeko baina Realeko atezainak arriskua urrundu du. Patri ere gertu egon da geroago abantaila emateko etxekoei baina ez du lortu. Txuri-urdinek bazekiten beraien momentua iritsiko zela bigarren zatian.

Minutuak pasa ahala Reala hobeto sentitzen joan da partidan. Baloiaren jabetzari esker neurketa irekita egin da. Aldaketek freskura puntu bat eman dio taldeari garaipena lortzeko helburuarekin. Nahikarik sartu du lehenengo gola amaierarako hogei minutu falta zirenean.  Hortik gutxira, Nuria Mendozak bigarrena egin du gol bikain batekin. Etxekoek hainbat aukera izan dituzte azkeneko minutuetan emaitza murrizteko baina atzelari txuri-urdinek lan ona egin dute jokaldi arriskutsu guztiak aldentzeko. Hiru partida jarraian daramate momentuz golik jasan gabe.

Garaipena bolada positibo honekin jarraitzeko. Lau neurketa jarraian porrota ezagutu gabe eta gainera bigarren garaipena jarraian. Oraingoz, hamargarren postuan. Hurrengo astean Real Betis jasoko dugu Zubietan sailkapenean goruntz joateko asmoz.

Fitxa teknikoa:

Granadilla Egatesa: Pili, Jackie Simpson, María Estella, Patri, Pisco, Ayano Dozono, Eva, Silvia Doblado (Crosson, min. 84), Stefania Vatafu (Sara Tui, min. 57), Martín-Prieto (Ana, min. 69), Paloma (Ange N’Guessan, min. 62).

Real Sociedad: Mariasun, Ramajo, N. Mendoza, Iraia, Bea, N. Eizagirre (Chini, min. 67), Etxezarreta (Gaste, min. 67), L. Baños, Beristain (Leyre F., min. 92), Zornoza, Nahikari.

Golak: 0-1: L. Baños, min. 71; 0-2: N. Mendoza, min. 78

Epailea: Villegas Navas. Txartel horia erakutsi dio etxeko Anari.

Gonzalo Arconada: “Garaipen bikaina”

Gonzalo Arconadarekin hitz egin dugu neurketa bukatu ondoren eta hurrengo adierazpenak utzi dizkigu: “Partida zaila izan da. Beraiek hobeto egon dira lehenengo zatian, aukera argirik izan gabe baina bai nagusitasuna izanik. Bigarren zatian hobeto egon gara. Aldaketak ondo etorri zaizkigu eta taldeak hobetu egin du, batez ere baloiaren jabetzari dagokionez. Azkeneko minutuetan beraiek hainbat aukera izan dituzte baina ez dute golik sartu. Garaipen bikain bat lortu dugu zelaian zail batean eta aurkari on baten contra. Taldea zoriontzen dut horregatik”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!