KRONIKA

Goruntz (0-1)

Emakumezkoen taldeak garaipen berri bat lortu du, bigarrena jarraian, Granadilla, seigarren postuan kokatua, mendean hartu ondoren etxetik kanpo. Gipuzkoarrak, neurketa orekatu batean, konzentrazio handia izan dute eta izan duten aukera aprobetxatu dute hiru puntuak lortu ahal izateko Ane Etxezarretan golari esker. Defentsan sendo ibili eta erasoan izandako zehaztasunak garaipena berresteko eta bigarren itzulian ondo jarraitzeko balio dute.

Lehenengo berrogei eta bost minutuak oso orekatuak izan dira. Txuri-urdinak erritmoarekin hasi dira, arerioaren jokoa presionatuz. Aldiz, bi taldeek ez dituzte aukera garbirik izan markagailua aldatzeko. Oso seguru ibili dira. Kanariarrak kanpokoen defentsa urduri jartzen saiatu dira, baina donostiarrek irtenbidea aurkitu dute arerioaren erasoei. Atzean sendo ibili dira.

Bigarren zatian partidaren joera berdina izan da. Aldiz, Reala gehiago hurbildu da Granadillaren atera. Cristina Pizarro falta jaurtiketa batean saiatu da, baina gora joan da baloia. Ondoren, neurketaren ordua pasata, gipuzkoarrek alboko falta bat aprobetxatu dute Ane Etxezarretak lehen gola egiteko. Oraindik ordu erdia falta zen eta lana bukatu gabe zegoen. Etxekoek berdinketa izan dute minutu gutxi pasa ondoren. Ordez, Lazaroren baselina gora joan da. Aurkariaren aukera garbiena izan da. Txuri-urdinek arerioaren bultzada eutsi dute eta hiru puntuak lortu dituzte zelai zail batean.

Igor San Miguelenak bigarren itzuliko bigarren garaipena lortu dute eta 20 puntuetara iritsi dira sailkapenean. Bi aste barru Barcelonak bisitatuko du Zubieta.

Fitxa teknikoa:

Granadilla: Ramos, Estella, García, Pisco, Llamas (N. Ramos, min.86), Tui, Dozono (Garcia, min.64), Doblado, Gavira, Gonzalez (Marti, min.75), Lazaro.

Real Sociedad: Mariasun Quiñones, Iraia Iparragirre, Itziar Gastearena, Nuria Mendoza, Sandra Ramajo, Itxaso Uriarte, Ane Etxezarreta, Itxaso Uriarte, Cristina Pizarro (Aintzane Encinas, min.86), Leyre Fernandez (Leire Baños, min.75), Nerea Eizagirre (Maialen Zelaia, min.89), Manuela Lareo (María Diaz, min.60).

Gola: 0-1: Ane Etxezarreta, min.62.

Epailea: Chavet Garcia. Txartel horia erakutsi dio etxeko Gavirari. 

Oso praktikoak izan gara

Igor San Miguelek nabarmendu zuen garaipenaren garrantzia. Entrenatzaileak aipatu zuen taldeak jakinda zuela “zer egin behar zuen eta bere maila erakutsi du. Oso praktikoak izan gara”. Txuri-urdinak adierazi zuen beste helburuen bila “gerturatu nahi dugu. Lehen itzulian kostatu zaigu, ez dugu eman beharreko maila eman. Liga asko gelditzen da eta taldearen bolada ona da. Pixkanaka goruntz jarraitu behar dugu”. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!