MALAGA CF 1-3 REAL SOCIEDAD

Goruntz

Vídeo

Realak bere hirugarren garaipena jarraian lortu du Malaga CF-ri bat eta hiru irabazi ondoren. Nahikari izan da protagonista nagusia berriro ere bi gol sartu ondoren.

Gonzalo Arconadaren neskak nagusi izan dira lehenengo zatian. Etxekoak atzean egon dira jokatzen ia lehenengo zati guztian zehar, eta horren ondorioz txuri-urdinei kosta egin zaie azkeneko metrotan arriskua sortzea. Adriana Martinek lehenengo aukera sortu du urrutiko jaurtiketa batekin. Etxekoek arriskua sortu dute kontraerasoetan baina gipuzkoarrak fidagarritasun handiz aritu dira lanean. Atsedenaldira iritsi baino lehen Reala markagailuan aurreratu da, Nahikariren golari esker, Bea Beltranen pasea aprobetxatu duenean.

Hobeto atera dira etxekoak bigarren zatian, berdinketaren bila. Paula Fernandezek, korner batean, banakoa egin du andaluziarren alde. Baina txuri-urdinen erantzuna azkar iritsi da. Etxezarretak, ezker hegaleko jokaldi bati esker, bigarren gola egin du. Nahikarik, oraingoan eskuin hegaletik, hirugarren eta azken gola egin du Realaren alde. Sufritzen jakin dute Gonzalo Arconadaren neskek bigarren zatian, baina bikain erreakzionatu dute. Eraginkorrak izan dira garaipenaren bidea bilatzeko.

Goruntz doaz gipuzkoarrak. Hirugarren garaipena jarraian bigarren itzuliaren hasiera honetan. Bi aste barru Granadilla jasoko dute Zubietan.

 

Fitxa teknikoa:

Malaga CF: Chelsea, Postigo, Encarni, Leti, Paula Fernandez, Adriana Martín, Pamela, Raquel (Celia, min. 83), Ruth, Dominika (Mascaró, min. 69), Míriam.

Real Sociedad: Quiñones, Etxezarreta, N. Mendoza, Maddi, B. Beltran (Iparragirre, min. 64), Itxaso, L. Baños, M. Cardona (S. Olaizola, min. 71), Palacios (C. Bautista, min. 71), N. Eizagirre (Manu, min. 64), Nahikari.

Golak: 0-1: Nahikari, min. 34; 1-1: Paula Fernández, min. 67; 1-2: Etxezarreta, min. 76; 1-3: Nahikari, min. 79

Epailea: Acevedo Dudley. Txartel horia erakutsi die etxeko Pamelari eta kanpoko B. Beltrani.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!