FUNDACION ALBACETE 0-3 REAL SOCIEDAD

Goruntz doaz

Realak hiru puntuak eskuratzea lortu du huts eta hiru irabazi ondoren Fundacion Albaceteren zelaian, sailkapenaren erdikaldean kokatuta dagoen talde bat.

Ondo hasi dira txuri-urdinak lehenengo minutuetan eta horrela iritsi dira golak. Hogeigarren minutuan, Beak lehenengoa egin du kanpokoentzat. Hortik gutxira, Manuk abantaila gehiago eman dio Realari markagailuan. Fundacion Albacetek goruntz egin du lehenengo zatiko azkeneko minutuetan, eta arriskua sortu dute Realaren atean. Jokaldirik onena Matilek izan du, baina golean bukatu gabe. Gipuzkoarrek jokoaren intentsitatea jeitsi dute neurketa nahiko bideratuta zutela ikusita.

Bigarren zatian etxekoek erdilari bat kendu dute zelaitik aurrelari bat jokoan jartzeko, eta markagailuan abantaila hori murrizteko. Bere aukerak izan dituzte, baina hauek apobetxatu gabe. Lehenengo minutu hauetan sufritu eta gero, Realak partidaren nagusitasuna izan du berriro ere. Azkeneko minutuetan, Etxezarretak hirugarren gola egin du, zelaian sartu eta bost minutu geroago. Txuri-urdinak bikain aritu dira defentsan, eta aurrean oso eraginkorrak izan dira.

Gipuzkoarrek bigarren garaipena jarraian lortu dute, eta hirugarrena azkeneko lau neurketetan. Igande honetan berriro arituko dira. Sporting Huelva bisitatuko dute.

Fitxa teknikoa:

Fundacion Albacete: Elena de Toro, M. Pérez, Hitomi (Gabrielle Ngaska, min. 46), N. Villegas, Palo, Matil (Carmen, min. 65), Miriam R., Alba Redondo, Tomo, M. Arranz (Sara Navarro, min. 71), Paula Arnal (V. Lorca, min. 84).

Real Sociedad: Mariasun, N. Mendoza, Soldevila, Gaste, Ramajo, Bea (Leyre F., min. 46), Chini, L. Baños (Etxezarreta, min. 81), Manu (Michi, min. 71), Zornoza (Beristain, min. 84), Nahikari.

Golak: 0-1: Bea, min. 21; 0-2: Manu, min. 28; 0-3: Etxezarreta, min. 86

Epailea: Lobenschus-Kinga. Txartel horia erakutsi die etxeko M. Arranz eta Matiri eta kanpoko Mariasuni.


Gonzalo Arconada: “Taldea zoriondu behar da”

Zera zioen Gonzalo Arconadak garaipena eskuratu ondoren: “Ondo hasi gara, presioarekin, baloia lapurtuz… Beraiek ez dira eroso aritu. Sentsazioak hobeagoak ziren eta horrela iritsi dira bi gol ia jarraian. Lehenengo zatiko azkeneko minutuetan neurketa berdindu egin da eta aurkariak hobeto bukatu du. Bigarren zatian golaren bila aritu dira beraiek, baina ondo eutsi diogu jokoari. Azkeneko minutuetan gola lortu eta partida erabaki dugu. Partida bikaina egin dugu. Taldea zorioundu behar da. Meritua du honelako zelai zail batean garaipena eskuratzeak”.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!