Realak urriaren 21ean Sturm Grazen aurka jokatuko du Europa Leagueko bigarren jardunaldian. Klub txuri urdinak 792 sarrera izango ditu guztira bere bazkideentzat Graz-Lievenau Stadiumen jokatuko den partidari begira. Sarrerak honela banatuko dira:
-Bihartik aurrera, 602 sarrera eskainiko zaizkie gure bazkideei gure webgunearen eta App-aren bitartez.
-Bihartik aurrera, 190 sarrera eskainiko zaizkie gure bazkideei, Halcon Bidaiak eskainitako bidaia pack batean. Informazio gehiago beheko lerroetan.
Sarrerek 15 euroko prezio bakarra izango dute. Bazkideek sarrera erreserbatu ahal izango dute beraientzat eta bazkidea den edo ez den beste lagun batentzat, bai klubaren bidez bai Halcon Bidaiak pack-aren bidez.
Bi formularioak bihar 12etan aktibatuko dira. Sarrerak inskripzio-ordenaren arabera esleituko dira.
Halcon Bidaiak-en eskaintza
190 sarrera bideratuko dira Halcon Bidaiak empresaren bitartez. Pack hau (joan-etorria eta sarrera) hegaldia antolatzeko eta egonaldia antolatzeko behar adina pertsona iristearen balditzapean egongo da. Pack-a erosteko aurre-izen-ematea ere, bihar aktibatuko da.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin