18-19 EKIPAZIOA

Gure azal berria

Hemen da aurtengo denboraldian jantziko dugun kamiseta berria. Macron kirol firmak, zeinarekin Realak hiru urteko harremana hitzartu duen, 18-19 denboraldiko ekipazioa diseinatu du. Berarekin LaLiga eta Errege Kopan lehiatuko dugu.

Lehen ekipazioa klasikoa da, ohiko marra bertikal txuri-urdinekin. Kamisetaren lepoak botoiak ditu, kortxeteekin, eta lepoaren atzekaldea kustomizatua dago, klubaren koloreekin. Bularrean, bihotzaren parean, Realaren eskudoa dago, fundazio urtea (1909) grabatua duela azpian. Aurrekaldean, eskuinean, Macronen logoa. 

Kamisetaren atzekaldea Ikurriña azaltzen da, lepoaren azpian josia. Kamisetak jantzigintza estua du eta mikroperforazioak ditu izerditze handiagoa emateko. Galtzak txuriak dira eta mediak txuri-urdinak marra horizontalekin.

Bigarren ekipazioa kolore gris zerroduna da. Pikodun lepoa du estanpatu zerroduna eta berde neon koloreko ertza lepoaren barnealdean eta besoan. Lepoaren atzeko aldea kustomizatua dago klubeko logo txuri-urdinarekin. Bularraren ezkerraldean dagoen eskudoa eta Macronen logoa, eskuinaldean, berde neon kolorekoak dira.

Atzekaldeko lepoan Ikurriña bordatua dago. Ekipazio honen galtzak gris ilun kolorekoak dira eta medien goiko ertza berde neon kolorekoak dira. RS letrak mediaren goikaldean azaltzen dira.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!