Gure azala forjatzen

Vídeo

Noblezia, energia, esfortzua, hobekuntza eta etengabeko bilakaera... gipuzkoarren izaera artearen munduarekin berezko lotura duten materialekin landu da beti. Gipuzkoa eskultore eta artista handien sorlekua da, eta horiek duela urte askotatik aritu dira gure lurraren izateko eta egiteko modua bere lanetan islatu nahian.

Kide izatearen sentimendua, Europako eta munduko edozein txokotan miretsia, belaunaldi batetik beste batera igaro dena eta beti artearen, kulturaren, pinturaren eta musikaren bidez eta, nola ez, kirolaren bidez nazioartean zabaldu dena. Izan ere, Realak ere balioak transmititzen dizkio gizarteari.

Datorkigun denboraldi honetan, lehiaketa kontinentalik handiena jokatuko dugun honetan, gure lurraldeko artearen eta futbolaren arteko batasun hori sinbolizatu nahi izan dugu. Eta hori islatzeko, ezer enblematikoagorik ez dago gure ikono handienetako bat baino: gure kamiseta. Horrela sortu da gure larruazal berria, artelan batetik abiatuta.

Iñigo Manterola eskultorearen sorkuntza

Iñigo Manterola eskultore oriotar ospetsua da. Zarautzen bizi da, eta duela urte eta erdi Eindhovenera joan zen, bere talderik maitatuena animatzera. Aspaldi zerabilen buruan mugimenduaren kontzeptua kamiseta txuri-urdinean adierazi zezakeela. Eta hala azaldu zion Realeko ordezkariei Holandan, eta ordezkariak liluratuta geratu ziren proiektuarekin.

Horrela, Iñigok lanari ekin zion bere estudioan. Eskulturako prozesu askotan bezala, lehenik eta behin paperean marraztu zuen ideia. Ondoren, hiru dimentsiotan marraztu zuen. Eta horrela sortu ziren marra urdin berriak. Barra okertuak, bolumenarekin, sorkuntzari mugimendua emateko, eta egilearen esentzia eta estilo berezia biltzen dutenak.

Imanol, eskultorearen herri berekoa, kamiseta ikusten lehena

Ezin zen beste bat izan. Beste urte batez Europarantz gidatu gaituen arduradunak izan du kamiseta ikusten lehena izateko pribilegioa. Ostegunean, Imanol Iñigoren showroom-era hurbildu zen, sorkuntza zoragarri honi oniritzia emateko; izan ere, Imanolek umetatik ezagutzen du Iñigo, eta badu haren obra bat etxean. “Harritu egin nau, asko gustatu zait”. Patroiaren hitzak.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!