Real Sociedad-FC Barcelona

Gure bazkideentzako informazio baliagarria

Realak bihar FC Barcelona-ren aurka jokatuko du Reale Arena Futbol Zelaian. Hemen duzu partidari buruzko informazio baliagarria:

Ateak 14:30etan irekiko dira

Reale Arenako ateak 14:30etan irekiko dira.

Beti gogoan, Aitor

Realaren Lagun Taldeak omenaldi bat egingo dio Aitor Zabaletari. Bihar 15:15etan, realzaleek lore-ofrenda egingo dute Reale Arenako 5. atean. Familia txuri urdinak ez du Aitor ahazten.

Lehenago etorri 

Urteko agurrean ahalik eta giro onena sustatzeko asmoz, 'Clap Banner' kartoi meheekin mosaiko bat antolatuko da, eta horiek, txalotzeko ere balioko dute. Zelaira garaiz joatea gomendatzen da mosaikoa aktibatu ahal izateko, ereserkia entzuten denean. 

Dendaren ordutegia

Reale Arenan dagoen denda ofiziala, oraindik erabat bukatuta egongo ez bada ere, partida honen produktuak eskainiko ditu jada. 3 eta 4 ateen artean egongo da 10etatik 20etara.

Gure tabernak

Bai Fan Zonek bai Reale Arenako beste tabernak, zerbitzua emango dute ateak irekitzen direnetik. 14:30ak aurrera pizzak, bokatak, hot dogak, edariak, kafea, etabar, aurkituko dituzu.

Txarteldegiaren ordutegia

Reale Arenako behin-behineko leihatilak, Atano III. pilotalekuaren ondoan dagoena, larunbatean irekiko du bakarrik konpromiso korporatibo ezberdinen bilketa kudeatzeko bakarrik. Txarteldegiaren ordutegia: 10etatik 16etara.

Txartel digitala

Aurreko denboraldian bazkide ugarik beren mugikorra erabili zuten futbol zelaira sartzeko, Realzale Appean inplementatutako funtzionaltasuna estreinatuta. Partidara joaterik eduki ez eta Realaren aplikazio ofizialaren bitartez beren txartela beste pertsona bati laga zioten bazkideak ere egon ziren.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!