REAL SOCIEDAD-VILLARREAL CF

Gure bazkideentzako informazio baliagarria

Realak igandean Villarreal CF-ren aurka jokatuko du Reale Arena Futbol Zelaian. Hemen duzu partidari buruzko informazio baliagarria:

Ateak 12:30etan irekiko dira

Reale Arenako ateak 12:30etan irekiko dira.

Ilusioa eta opariak Reale Arenan

Egun bereziagoa egiteko, txikienei zuzendutako hainbat ekintza burutuko dira. Lau atea eta dendaren bitartean kaxa handi bat jarriko da haurrek Errege Magoei zuzendutako gutuna eman ahal izan dezaten.

Partidari begira, mila bozinatik gora banatuko dira harmaila familiarrean, gure estadioan urtea hasiko duen norgehiagokari ahal bada giro handiagoa emateko.

Baina sorpresak ez dira hor amaituko, partida amaitzean taldeak sinatutako baloiak jaurtiko baitituzte futbolariek harmailetara. Gozatzeko eguna izango da Reale Arena zapaltzen den unetik partida amaitu eta minutu gutxira arte.

Dendaren ordutegia

Reale Arenan dagoen denda ofiziala, oraindik erabat bukatuta egongo ez bada ere, partida honen produktuak eskainiko ditu jada. 3 eta 4 ateen artean egongo da 11etatik 17etara.

Errege opila gure tabernetan

Bai Fan Zonek bai Reale Arenako beste tabernak, zerbitzua emango dute ateak irekitzen direnetik. 12:30ak aurrera pizzak, bokatak, hot dogak, etabar, aurkituko dituzu. Partida honetan ere errege opila aurkituko duzu.

Txarteldegiaren ordutegia

Txarteldegia 10etatik Aurrera irekita egongo da. Txarteldegiak Atano III pilotalekuaren aurrealdean egoten jarraitzen du behin-behinean.

Txartel digitala

Aurreko denboraldian bazkide ugarik beren mugikorra erabili zuten futbol zelaira sartzeko, Realzale Appean inplementatutako funtzionaltasuna estreinatuta. Partidara joaterik eduki ez eta Realaren aplikazio ofizialaren bitartez beren txartela beste pertsona bati laga zioten bazkideak ere egon ziren.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!