Astelehenetik larunbatera

Gure dendak irekitzen ditugu

Etenaldiaren ondoren, inoiz baino indartsuago eta gogotsuago itzultzen gara. Astelehenean, maiatzaren 11n, berriro irekiko ditugu Donostiako Elkano kaleko eta Reale Arenako denda ofizialak. Azken asteetan gogor aritu gara lanean, eta, osasun-baldintzak betez eta betiko konfiantza eskainiz, iritsi da unea. Garbitasuna eta segurtasuna bermatuta egongo dira. Astelehenetik larunbatera 10:00etatik 20:00etara etor zaitezke.

Ilararik gabe, itxaronaldirik gabe

Realaren online denda ofiziala beti dago zuretzat eskuragarri. Eta, orain, 40 eurotik gorako eskaera egiten baduzu, doan eramango dizugu etxera.

Edo nahiago baduzu, orain aukera emango dizugu online eskaera egin eta gure bi dendetako batean (Elkano kalean edo Reale Arenan) doan jasotzeko. Ilararik gabe, itxaronaldirik gabe. Hitzordua hartzeko deituko dizugu eta, horrela, produktua ikusi ahal izango duzu eraman aurretik. Prest izango dugu. Gogoratu: online denda, beti zabalik zuretzat.

Online dendan sartu.

Produktu berriak

Datozen egunetan produktu berriak izango dituzu eskuragarri, dagoeneko ditugun ehunka artikuluei gehituko zaizkienak. Gogorarazten dizugu gure dendetan taldearen ekipamendu ofizialak aurkitu ahal izango dituzula, eta baita promozioak, entretenimenduko produktuak eta oparitzeko produktu perfektuak ere.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!