19-20 POSTERRA

Gure etxea, gure familia

Jada hemen daukagu 2019-20 posterra. Aurtengo denbodaldiko posterra gaur estreinatzen dugu eta bihartik aurrera, azaroak 21, eskuragai egongo da. Edizio honetan, gure zaleen ilusioa ikusita, irudian gure etxea eta gure heroiak azalduko dira. Diseinuak aurreko denboraldiko ikuspegi epikoa izaten jarraituko du, Asier Illarramendi kapitaina eta bere taldekideak Aitor Zabaleta harmaila edukita hondoan.

Horrela, Reale Arenak Gipuzkoako beste leku enblematiko hauek ordezkatzen ditu: Txindoki (2010-11), Mutriku, Deba eta Zumaiako Flysch-a (2011-12), Oianlekuko pagadia (2012-2013), Aranagako harrobia (2013-2014), Getariko portua (2014-15), Miramar jauregia (2015-2016), Igartza jauregia (2016-2017), Hondarribiko Armen Plaza (2017-2018) eta Zarautzeko hondartza (2018-2019).

Aurkezpena, bihar “Área LaLiga”-n.

Gure txapelketa kontutan hartuta, posterraren aurkezpena bihar izango da “Área LaLiga”-n, Boulevard 19 etorbidean jokatuta dagoena, Donostiako erdialdean. Ekitaldia 18:00etan hasiko da eta bertan Illarra, Zaldua, Januzaj eta Llorente ordu bat egongo dira autografoak sinatuz eta lehenengo aleak banatuz.

Non jaso?

- Azaroaren 21etik 25era: "Área LaLiga"-n (Boulevard 19 etorbidea).

- Azaroaren 22tik abenduaren 5era (barne): Elkano kaleko eta Reale Arenako dendetan (10etatik 20etara).

Ostiraletik aurrera, Donostiako gure bi dendetako batean erosketaren bat egiten duten pertsonek, poster txiki bat jasoko dute opari bezala.

Bi biltze puntuetan poster bat bakarrik jaso ahal izango da pertsona bakoitzeko.

Posterraren biltzea abenduaren 5ean amaituko da. Aleak lehenago bukatuz gero, jakinaraziko da.

Nesken posterra

Realaren nesken lehenengo taldeak posterra estreinatuko du ere denboraldi honetan. Irteera abenduak 9-15ko astean zehar izango da.


Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek web gunean edo sare sozialetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/196/7/8d0dd67c-c4eb-4333-bd76-1bf056ac714e.pdf


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!