Reale Arena Edizio Bereziaren Kamiseta

Gure lurraldearen ikonoa

Vídeo

Realaren familia etapa zirraragarria bizitzen ari da Reale Arenaz gozatzen hasi denetik. Obrek bere bidea jarraitzen duten arren, bere etxe berrian izandako esperientziak jauzi kualitatiboa eman du. Guztion ametsa, benetako futbol zelaia eta etorkizunera egokitua, errealitate bat da jada.

Eraldaketa garrantzitsu honi esker, Reale Arena harrotasun arrazoi bihurtu da zale txuri urdin guztientzat Era berean, komunitate osoaren zerbitzura dagoen Donostiako hiriaren ikono ere bihurtu da. Gipuzkoako lurraldearentzako erakargarritasun foku berri bat, nazioartean proiekzioa duena.

Gure etxeari omenaldia

Horregatik, Realak omenaldia egin nahi izan dio ikono berri honi, kamiseta berezi bat sortuz, zelai berriaren ilustrazio batekin. Kamiseta LaLiga-ren arautegira egokitu da eta gizonezkoen lehen taldeak hurrengo bi partidak kamiseta honekin jokatuko ditu. Lehenengoa bihar etxean, CD Leganesen aurka. Eta bigarrena kanpoan, hilaren 23an Santiago Bernabeun.

Bihar 16:00etatik aurrera, gure dendetan

Edizio berezi hau 4000 unitateetakoa izango da eta bihar, ostirala, 16:00etatik aurrera egongo da eskuragai bai Donostiako gure dendetan (Reale Arena eta Elkano kalea), bai online dendan. Kamiseta packaging berezi batekin komertzializatuko da gizonezkoen eta emakumezkoen neurri ezberdinetan.

*Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek web gunean edo sare sozialetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/196/7/8d0dd67c-c4eb-4333-bd76-1bf056ac714e.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!