TXIMIST CUP

Gutxi falta da!

Tximist Cup txapelketaren 8. edizioaren aurkezpen ofiziala egin da gaur. Emakumezkoen futbolean erreferente bilakatu da jada txapelketa. Aurkezpenean, kirolaren bitartez berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea sustatzeko duen ahalmena nabarmendu dute.

Aintzane Encinas, Tximist Fundazioko presidente eta Realeko jokalari ohiak, txapelketaren balioa azpimarratu du, Tximist Cup txapelketaren ikusgarritasunak, erreferenteak eta belaunaldi berrientzako ametsak zein jokalari ohien aintzatespena sortzen dituela esanez.

Nerea Isasik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Organoko zuzendariak, Tximist Cup-ek emakumezkoen kirolaren sustapenean izan duen garrantzia aitortu nahi izan du. Isasik adierazi duenez, topaketa honek garrantzi handia du berdintasunaren eta eraldaketa sozialaren aldeko espazioak irabazten jarraitzeko. Balioak eta ahalduntzea sustatzen dituen Tximist Cup txapelketa horren adibide bikaina dela ere gehitu du.

Ekitaldi honetan, gure Kirol Zuzendaria, Garbiñe Etxeberria, Donostia Kirolakeko arduraduna, Iñaki Gabarain, Tximist Fundazioko Edurne Sagastume zein Irati Samaniego eta Realeko jokalari ohiak, Eli Sarasola zein Ainara Manterola izan dituzte lagun. 

Tximist Cup emakumezkoen futbolerako ekitaldi garrantzitsuan bihurtu da, ez bakarrik lehiaketagatik, baizik eta berdintasunarekin eta kirolean emakumeentzako aukerak sortzearekin duen konpromisoagatik.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!