ATLÉTICO DE MADRID 1-0 REAL SOCIEDAD

Gutxigatik

Realak gol bakar batengatik galdu du Atletico de Madriden aurka, lehengo urteko Liga Iberdrolako txapelduna, non bi atezainek gol gehiako ikusi izana saihestu dute.

Partidako lehenengo jokaldi arriskutsua Realak sortu du. Eizagirreren erdiraketa bat ezker hegaletik Atleticoko atzelariek urrundu dute eta baloia zutoineruntz joan da. Hortik aurrera, etxekoek izan dituzte aukera garbienak markagailuan aurreratzeko. Ludmila izan da gertuen egon dena bi aldiz hori lortzeko, baina Mariasunen geldikadek saihestu dute. Realeko atezaina erne aritu da lehenengo zatiko momentu zailenetan.

Bigarren zatia mugituagoa hasi da. Mariasunen beste geldiketa baten aldaratzea etxekoek errematatu dute zutoinera. Hortik gutxira, Realak izan ditu bi aukera interesgarri, Nahikari eta Zornotzaren jaurtiketei esker. Hamabost minuturen faltan iritsi da Atleticoren gola, Sosak area barruan baloia sarera biladi ondoren. Txuri-urdinek bukaerararte bilatu dute gola azken minutuetan baina ezin izan dute aurkitu.

Hurrengo astean ez da neurketarik jokatuko Ligan, selekzioetako partidak izango direlako, eta bi aste barru beste aurkari gogor bat jasoko dute: FC Barcelona.

Fitxa teknikoa:

Atletico de Madrid: Lola, Kenti, Ludmila (Ana Marcos, min. 90), A. Pereira, Cazalla, Aurelie (Laia, min. 58), Sosa, Amanda, Corredera, Mesi, Carla (Viola, min. 66).

Real Sociedad: Mariasun, Ramajo, Etxezarreta, Nahikari, Beristain (L. Baños, min. 75), Eizagirre (Michi Goto, min. 55), Zornoza, Leyre F. (Manu, min. 72), Chini, Soldevila, Bea.

Gola: 1-0: Sosa, min. 74

Epailea: Gonzalez Gonzalez Txartel horia erakutsi die etxeko Aurelie, Amanda, Viola eta Laiari, eta kanpoko Soldevila eta Chiniri.

Juanjo Arregi: “Triste baina pozik jarreragatik”

Juanjo Arregi triste zegoen emaitzagatik baina pozik jokalarien jarreragatik. “Partida oso preparatua geneukan. Gehien abarmendu behar dudana taldea da. Gauza hauek minutu zehatzetan gerta daiteke, ezin da ezer aurpegiratu egindako ahaleginari. Badakigu Liga hasiera jarrera onarekin egin dugula, nahiz eta emaitzak aldekoak ez izan

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!