REAL SOCIEDAD 1–1 FUNDACIÓN ALBACETE

Gutxigatik

Vídeo

Realak bana berdindu du Fundacion Albaceteren aurka gaur goizean Zubietan jokatutako neurketan. Txuri-urdinek abantila lortu dute lehen minututan, baina kanpokoek partida berdindu dute eta etxekoen gol aukerak bertan behera utzi dituzte. Chinik garaipenaren gola lortu du azken minututan, baina gola ez da markagailura igo epaileak jokoz kanpo adierazi duelako.

Realak nagusitasuna izan du lehen zatian eta arriskuarekin iritsi da De Tororen atera. Palaciosek goizeko lehen gola lortu du baloia bikain jaitsiz eta jokaldia ezin hobe amaituz. Dinamika berdina izan da golaren ondoren. Albacetek aukera gutxi sortu ditu. Nahikarik bigarrena izan du, baina defentsak saihestu du. Atsedenaldiaren aurretik Bulatovicek berdinketa lortu du hegaleko erdiraketa bat bigarren zutoinean errematatuz.

Kanpokoek pauso bat eman dute bigarren zatian. Quiñonesek bigarrena saihestu du. Ondorengo minututan Realak gertu izan du gola. Bautistari oso gutxi falta izan zaio bigarrena egiteko Cardonaren jokaldi on baten ostean. Taldea behin eta berriz saiatu da eta Chinik garaipenaren gola lortu du aldaratze bat errematatuz. Aldiz, epaileak gola bertan behera utzi du jokoz kanpo adieraziz.

Gonzalo Arconadaren taldeak 14 puntu ditu sailkapenean eta lehen postuetan jarraitzen du. Hurrengo neurketa bi aste barru jokatuko da Madrilen. Aurkaria Rayo Vallecano izango da.

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Quiñones, Soldevila, Iraia (Maddi, min. 63), N. Mendoza, B. Beltran, Itxaso, L. Baños (Chini, min. 58), M. Cardona, Manu (C. Bautista, min. 58), Palacios (Etxezarreta, min. 75), Nahikari.

Fundacion Albacete: De Toro, Cintia, C. Florentino, M. Perez, Padilla (S. Navarro, min. 61), Carmen (Hitomi, min. 84), Leles, Bulatovic (Miriam R., min. 72), Redondo (A. Pomares, min. 90), Mati.

Golak: 1-0: Palacios, min. 11; 1-1: Bulatovic, min. 40.

Epailea: González Sánchez. Txartel horia erakutsi die kanpoko Mati, M. Perez eta Carmeni. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!