DATORREN OSTEGUNEAN, AURKEZPEN OFIZIALA

Halcon Viajes izango da emakumeen taldearen babesle nagusia

Realak eta BCD Sportsek, Avoris Enpresa Korporazioaren markak, akordio bat egin dute Halcon Viajes, enpresa talde horretako kide dena, gure emakumeen lehen futbol taldearen babesle nagusia izateko hurrengo hiru denboraldietan.

Zazpi urtez lankidetzan aritu ondoren, aliantza honekin indartu egin da erakunde txuri urdinaren eta BCD Sports-Halcon Viajesen arteko harremana. Era berean, harro gaude nazioartean hain finkatuta dagoen marka batek emakumeen futbolaren alde egiten duelako eta datozen urteetan haren ondoan laguntzen egongo delako.

Lehen taldeak Halcon Viajes eramango du agerian partidako jantzietan zein kirol arropetan (entrenamendurako eta paseorako arropak). Era berean, bidaia agentziaren marka emakumeen lehen taldearekin lotura duten euskarri fisikoetan ere egongo da ikusgai.  

Ostegunean, hilak 14, aurkezpen ofiziala 

Datorren ostegunean, hilak 14, akordio horren aurkezpen ofiziala egingo da. Ekitaldia 13:00etan egingo da Lasala Plaza hoteleko Rooftop gunean, Donostiako Alde Zaharrean. Aurkezpenean izango dira Jokin Aperribay lehendakaria, BCD Sports eta Halcon Viajeseko ordezkariak, emakumeen taldeko arduradunak eta gure emakume futbolari batzuk.  

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!