Reala eta Villarrealen artean

Hamar bitxitasun

El domingo recibimos al Villarreal CF (12 horas). Aprovechamos la ocasión para repasar algunos datos de ambos equipos:

1-     Bi taldeen artea Donostian jokatutako lehen LaLigako partida 1998-99an jokatu zen. Bana amaitu zuten. Gol txuri-urdina De Paulak sartu zuen.

2-     De Paula, Kovacevic eta Vela, bi golekin, Anoetan Villarrealen aurka LaLigan jokatutako partidetan goleatzaile onenak dira.

3-     Lehen Mailara igo eta gero Realak Villarrealen aurka ireki zuen LaLiga. 2010-11 denboraldia zen eta txuri-urdinek bat eta huts irabazi zuten Xabi Prietoren golarekin.

4-     Mikel Oyarzabalek Villarrealen aurka lortu ditu aurten sartutako bi golak. Kopan izan ziren.

5-     Yurik Realarekin sartu zuen lehen gol ofiziala Villarrealen aurkako lehen itzuliko lehian izan zen.

6-     Asier Illarramendik Lehen Mailan Realarekin Villarrealen aurka egin zuen debuta (El Madrigalen).

7-     Esteban Granerok Realarekin bere lehen gola Villarrealen aurka sartu zuen Kopa partida batean.

8-     Denboraldiko laugarren neurketa ofiziala izango da elkarren artean. Aurreko hiruetan emaitza guztiak eman dira. Realaren garaipen bat, berdinketa bat eta Villarrealen garaipena.

9-     Lehen itzuliko norgehiagokan Villarrealek bere zelaiaren izen berria estreinatu zuen, Estadio de la Cerámica.

10- 2013-14 denboralditik, Realak 13 aldiz jokatu du Villarrealen aurka partida ofizialean. Debora honetan talde horia izan da partida gehien bere kontra jokatu dugun taldea. 

Villarrealen liga aurrekariak Donostian

Realak hurrengo igandean (12:00) Villarrealek Donostian jokatutako partiden estatistikak hobetzen saiatuko da. Historian zehar txuri urdinek 13 partida jokatu dituzte, 2 garaipen, 5 berdinketa eta 6 porrotekin. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!