Real C 1-0 Beasain KE

Harmonia onak jarraitzen du

Vídeo

Real C-k garaipena lortu du gaur arratsaldean Zubietan 1-0 Beasain KE taldearen aurka. Txuri-urdinek intentsitate handiko partida jokatu dute eta aurkariari ezer gutxi ahalbidetu diote.

Lehen zatia oso lehiatua eta borrokatua izan da bi taldeen aldetik, baina ez dira ia atera iritsi. Txuri-urdinak izan dira jokaldi on baten ostean abisatzen lehenak, baina Canalesek aurkariaren atezainarekin egin topo. Lehen zatiko azken txanpan, bisitariak aurretik jartzeko zorian egon dira Eizmendik buruz egindako erremateari esker, Fragak geldiketa bikain batek eragotzi du gola. Bigarren zatia hasi eta hamar minutura, gure hirugarren taldeak aurretik jartzeko aukera argia izan du; hala ere, Canalesen jaurtiketak zutoinarekin egin du topo. Korner baten ostean, donostiarrak aurretik jarri dira markagailuan. Eder Garciak lehen zutoinean errematatu du baloia, atezainak in extremis urrundu du errematea, eta Mikel Rodriguezek, goleko marran, baloia bultzatu du partidako gol bakarra egiteko, nahiz eta aktak Eder Garciari eman dion gola. Donostiarrek markagailuaren aldea haunditu nahi izan dute, baina ez dute zorterik izan.

Gure hirugarren taldeak dinamika onarekin jarraitzen du eta ez du hutsik egiten goiko postuengatik borrokatzen jarraitzeko. Datorren astean Sestao River txapelketako liderrari egingo diote bisita. Aupa Real!

Fitxa teknikoa

Real C: Fraga, Almandoz, Zubelzu (Beitia, min. 46), Larrañaga (kap.), Astigarraga, E. García, Lizaso (Arzak, min. 69), Ochieng (M. Rodríguez, min. 57) Canales (Rupérez, min 82), Lebarbier eta G. de Heredia (Orobengoa, min. 57).

Beasain KE: Artetxe, Merino (Pierrugues, min. 78), Kerman (Eguren, min, 60), Sansinenea, Barandiaran, Claver (kap.), Sanz, Zubillaga, Lorea, López (Aizpurua, min. 65) eta Eizmendi (Eizaguirre, min. 65).

Gola: 1-0: E. García, min. 65.

Epailea: Martínez Martínez. Etxeko taldeko Astigarragari eta kanpoko López, Zubillaga eta Sanzi atera die txartela.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!