REAL SOCIEDAD 0-0 AS ROMA

Harri gogorregia

Vídeo

Realak lan handia egin du, baina harri hau gogorregia zen. Italiako taldea, defentsa gustoko duen entrenatzailea eta, gainera, joaneko partidako bi goleko aldea. Baldintza horiekin erromatar harresia zulatzea tokatzen zen, baina ez da posible izan, nekatu arte saiatu arren. Berdinketa (0-0) Realen eta, burua oso altu izan arren, UFA Europa Leaguetik kanporatuak.

Lana oso zaila zen, baina Reala ondo atera da neurketara. Entxufatuta eta Romaren aurkako neurketan behar zen erritmoa sartuta, aurkaria inolako erreparorik gabe eta lotsagabe denbora galduz. Oso lotsagabea. Bere sendotasunak, aurreikustekoa zenez, abagune argiak sortzea eragotzi die txuri-urdinei; ordu erdia bete denean iritsi dira bi aukera bakarrak, Braisen eta Merinoren bi jaurtiketetan, baina bietan Rui Patriciok gola saihestu du.

Bigarren zatia Sorlothen abagune argiarekin hasi da, Braisen erdiraketa buruz errematatzen asmatu gabe. Roma ez da zelai erditik igaro bigarren zati osoan, eta defentsako futbolari leial izan zaio, joaneko partidaren aldeko markagailuarekin apustu eginez. Amaierarako hogei minuturen faltan etxekoek oso zorte txarra izan dute. Korner batean Oyarzabalek eskuinarekin errematatu du, Rui Patriciok baloia lehen unean urrundu eta aldaratzean Mikelek berak langara bidali du errematea baloia marratik gertu igaroz. Zubeldia ere aukera argia izan du, baina burukada langa gainetik joan da desbideratuta. Azken zatian ez da joko argirik izan eta, azkenean, markagailua ez da mugitu..

Hemen amaitzen da txuri-urdinen Europako ibilaldia denboraldi honetan. Une ederrak eta kanporaketa bat ezin igaro izanaren arantzatxoa. Datorren urtean berriro saiatuko gara, hemen izango baikara berriro. Aurrera, Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Sola, min.71), Zubeldia, Le Normand, Rico, Zubimendi, Merino, Silva, Brais Méndez (Cho, min.78), Oyarzabal (kap) (Take, min.71) eta Sorloth (Carlos Fdez., min.62).

AS Roma: Rui Patricio, Karsdorp (Zalewski, min.41), Smalling, Ibáñez, Mancini, Spinazzola, Wijnaldum, Cristante, Pellegrini (kap) (Bove, min.89), Dybala (El Shararawy, min.75) eta Belloti (Abraham, min.75).

Epailea: Kovacs (Errumania). Txartel horia erakutsi die etxeko Zubeldia eta Ricori eta kanpoko Karsdorp, Mancini eta Smallingi. Etxeko Carlos Fernandez kanporatu du txartel hori bikoitza erakutsi ostean (min. 97).

Asistentzia: 35.040 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!