REAL SOCIEDAD 2-5 CLUB DE CAMPO

Harrotasunez erori dira

Belar hockeyko gure taldeak Club de Camporen aurka galdu egin du gaur eguerdian Zubietan (2-5), txapelketako liderra dena. Txuri-urdinak ondo hasi dira eta bigarren laurdenean aurreratu dira Maru Pinedak penalti kornerrez sartutako golari esker. Zoritxarrez, bi minutu geroago, atsedenaldira iritsi aurretik, Maria Lopezek neurketa berdindu du madrildarrentzat penalti kornerrez.

Aldageletatik bueltan, kanpoko taldeak aurrerapausoa eman du eta markagailuan aurreratu da Begoña eta Blanca Alejandroren golekin. Azken laurdenean, Luciana Molinak aldea murriztu du donostiarrentzat eta emozioa itzuli du partidara. Baina etxekoak gehiago estutzen ari zirenean, Amundsonek eta Begoñak kontraerasoan erabaki dute norgehiagoka amaierako 2-5koa jarrita. Txapelketako talde onenaren aurkako porrota, donostiarrek lan ona egin arren. Datorren astean, jardunaldi bikoitza jokatuko dute gipuzkoarrek etxetik kanpo, CD Terrassa eta Junior FC taldeen aurka. Garaipenaren bidera itzultzeko aukera ezin hobea.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!