Sanse martxan da. Gure filiala lanera itzuli da gaur goizean Zubietan, aurredenboraldiko lehen egunean. Sergio Franciscoren aginduetara, gazteak izerditan hasi dira z6 zelaian, kurtso honetako lehen lasterketekin.
Sanseko aurredenboraldian honako futbolariak izango dira: Unai Marrero, Egoitz Arana, Jokin Gabilondo, Alex Carbonell, Jonathan Gomez, Ander Zoilo, Aritz Arambarri, Imanol Ezkurdia, Yago Cantero, Anatz Elizondo, Peru Rodriguez, Jon Gorrotxategi, Pablo Marin, Dani Garrido, Iker Kortajarena, Alberto Dadie, Asier Teijeira, Jon Balda, Loic Espinasse, Jorge Aguirre, Javi Marton eta Julen Lobete. Real C-ko ondorengo jokalariek lan egingo dute Sansekin: Aitor Fraga, Eneko Astigarraga, Alex Lebarbier, Unai Garcia eta Andoni Arzak.
SANSEREN STAFFA
Sergio Franciscok izango duen lan taldea denboraldi honetan ondorengoa izango da:
Laguntzailea: IOSU RIVAS
Prestatzaile fisikoa: OIER AGUIRREZABALA
Analista: HECTOR IBAÑEZ
Atezainen entrenatzailea: LUIS CASTRO
ESKERRAK
Sebas Parrilla, Roberto Vazquez eta Mikel Alonsok, Sanseren staffeko kideak aurreko denboraldian, ez dute Klubean jarraituko. Realak eskerrak eman nahi dizkie gurean izandako lan eta dedikazioagatik eta onena opa die euren etorkizunean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin