Zubietako lanak martxan daude dagoeneko. Gorabide eta Gainditu eraikinen birmoldaketa eta Z4 zein Z5 zelaietako belar artifizialaren ordezkapena egiten ari dira.
Gorabideko ezker hegalean, 350 metro koadroko eranskin bat egiteko lanak burutzen ari dira. Gaur egungo eraikinarekin komunikatuko da eta, gainera, solairu bat gehiago izango du. Horrez gain, egiten ari diren lanak, aldageletako eta medikuntza eremuko gelak berritzeko, eta eraikinean klubeko harrobiko jokalariak hezteko aurreikusten den eremua zabaltzeko baliatuko dira.
Gainditun, berriz, berrikuntza-lanen laugarren fasearekin hasi dira. Sukalde eremuaren eta komunikazio bulegoen berrikuntzaren ondoren, jokalarien atseden instalazioak hobetzea da helburua. Hori dela eta, Z1 zelaiko harmailetako goiko aldea eraitsi da.
Z4 eta Z5 zelaietako obrei dagokienez, entrenamendu zein lehiaketen jarduera handieneko zelaien, belar artifiziala ordezkatzen ari dira.
Aipatutako aldaketek, klubak futbolaren alderdi guztiak etengabe hobetzeko duen konpromisoa eta dedikazioa islatzen dute.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin