Anoetako tour esklusiboa aisialdiko jarduera gogokoenetako bat bihurtu da Donostian. Izan ere, 5.500 pertsonak baino gehiagok zeharkatu eta aurkitu dute joan den urtarriletik, eta hiriko erreferentziazko gune turistiko gisa berretsi da.
Gidari espezializatu baten eskutik, ezagutu gure etxea, lekurik esklusiboenak bisitatu eta Realaren sekretu guztiak ezagutzeko aukera izango duzun esperientzia baten bidez. Auditorioa, tunela, prentsa-aretoa, aldagela modernoak, presidentearen palkoa... bisitatuko dituzu, eta, jakina, argazki bat atera ahal izango duzu jokalekuaren ondoan.
Partida eguneko tourra
Sakatu hemen partida eguneko tourrerako sarrerak erosteko
Jakin nahiko zenuke gure etxeak nola arnasten duen partida hasi baino ordu batzuk lehenago? Aldagela prest ikusi, lasaitasun urduri hori sentitu taldea iritsi aurretik? Zelaira irteteko tunela haiek baino lehen gurutzatu edo aulkian eseri?
Orain, partida-egunean, estadioaren emozioa bizi ahal izango duzu partida baino ordu gutxi batzuk lehenago, ohiko tourraren espazio guztiez gozatuz, jokalariak iritsi aurretik atmosfera esperimentatzeko balio erantsiarekin.
Esperientzia ixteko, ibilbidea Keler Espazioan amaituko da, gure gastronomia eta entretenimendu espazioan, hau da, partida-aurrea zalearen ikuspegitik gozatzeko leku ezin hobean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin