DEPORTIVO ABANCA 0-2 REAL SOCIEDAD

Hasiera ezin hobea

Gure emakumezkoen talde garaipen batekin estreinatu da Abegondon Deportivo Abanca mendean hartu eta gero huts eta biko emaitzarekin.

Lehen eguneko ilusioarekin, txuri-urdinek ezin hobeto hasi dute denboraldia. Nagusitasuna nabarmena izan da lehen zatian, eta Reala arriskuarekin iritsi dira aurkariaren areara. Tejadak, korner baten irteeran, lehenengoa egin du burukada bati esker. Realak erasoan jarraitu du, baina falta urrun batean partida berdintzeko zorian egon dira etxekoak. Atsedenaldia iritsi baino lehen, gipuzkoarrek gola egin dute berriro, Gemmaren pase eder baten jarri eta Barbarak baloia barrura bidali ostean.

Etxekoek aurrerapausoa eman dute aldageletatik igaro eta gero, eta lehen ordu laurdenean arrisku handiagoa sortu dute. Pekek, penalti baten bidez, bere taldea sartu ahal izan ditu partidan, baina Mariasunen geldiketa bikainari esker saihestu egin du. Hortik aurrera, txuri-urdinek egoera kontrolatzen jakin dute, baita abantaila handitzen ere, Barbarak aurkitu duen zutoinagatik ez bada.

Sentsazio onak eta lehen hiru puntuak dagoeneko gipuzkoarren etxean daude. Hasiera ilusionagarria. Datorren astean, Zubietako lehen partidan, Levante UD jasoko dugu. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Deportivo Abanca: Noe Bermudez, Cris Martinez, Blanco, Bedoya, Kenni (Villegas, min. 30), Iris Arnaiz (k) (Michelle, min. 68), Alba, Lady (Lia, min. 68), Gaby (Kika, min. 68), Peke eta Athenea.

Real Sociedad: Quiñones (k), Lucia, N. Mendoza, Tejada, Nuria R., Maitane (Itxaso, min. 63), Gemma (Palacios, min. 63), L. Baños, Barbara (Manu, min. 85), N. Eizagirre (Cecilia, min. 85) eta Franssi.

Golak: 0-1: Tejada, min. 15; 0-2: Bárbara, min. 42

Epailea: Gonzalez Sanchez. Txartel horia erakutsi die kanpoko L. Baños, N. Eizagirre eta Maitaneri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!