Sanse garaile atera da arratsalde honetan Zubietan Real Racing Cluben aurka jokatutako norgehiagokan. Joko kolektibo bikainak partida erabakita utzi du lehen zatian.
Partidak hasiera ezinhobea izan du. Bosgarren minutuan, Robert Navarrok eskuinetik etorritako baloi bat jaso du, defentsen artean sartu eta jaurtiketa gurutzatu du norgehiagokako lehen gola gauzatzeko. Lehen mailako jokaldia. Partida ireki egin da Sanseren lehen kolpea eta gero, bi taldeentzako hainbat saiakerekin, baina etxekoek gehiago asmatu dute. Urrezko bost minutu izan ditu taldeak eta bi gol sartzea lortu du. Lehena Arambarriren eskutik korner batean buruz sartu ondoren eta gero Robert Navarrok berriz ere beste jaurtiketa indartsu batekin kanpokoen atezaina gainditu du. Lehen zatiaren amaiera eta nagusitasun nabarmena.
Bigarren zatia erokeria hutsa izan da. Cedricek bisitarien lehen gola sartu du berehala Ruiz-Zeberioren arean galdutako baloi bat aprobetxatu ondoren, baina Robert Navarrok bere hat-tricka burutu du hiru minutu geroago Alkainek zutoinera botatako baloiaz baliatuz. Izugaria. Intentsitatea ez da desagertu; bi taldeak gogor aritu dira eta aurkariaren atea bilatu dute gosez. Baloi bakoitza azkena balitz bezala borrokatu dute. Biek jarraitu dute aurrera eta nahiz eta gol gehiago ez gehitu, borroka handiko azken minutuak izan dira. Partidu amaiera eta lehen garaipena.
Hasiera ezin hobea. Garaipen trinkoa eta sentsazio oso onak. Taldea indartsu egon da eta ez dizkio ia aukerarik utzi kantabriako taldeari. Sansek Alaves B bisitatuko du urtarrilaren 9an.
Fitxa teknikoa:
Sanse: Ruiz-Zeberio, Petxarroman, Olasagasti, Arambarri, Alkain (Ander Martin, min. 58), R. Navarro (Garrido, min. 66), Lobete (Aguirre, min. 66), Veiga, Ezkurdia, Aranzabe (Martinez Losa, min. 78), Gonzalez de Zarate.
Real Racing Club: Iván Crespo, Ceballos, Maynau (Camus, min. 66), Iñigo, A. Bustos (Villapalos, min. 45), I. Benktib (Mantilla-Perez, min. 45), Óscar Gil, Cedric, Balboa (Jon Ander Perez, min. 45), J. Figueras, Pablo Torre (Alvaro Cejudo, min. 45).
Golak:1-0: R. Navarro, min.5, 2-0: Arambarri, min.24, 3-0: R. Navarro, min.27; 3-1: Cedric, min.47, 4-1: R. Navarro, min.50.
Epailea: Armando Ramo. Txartel horia erakutsi die etxeko Olasagastiri, eta kanpoko Ben Tikbri, Camusi eta Cejudori.
 
     
                    
                 Disfruta de tu nuevo carnet digital
Disfruta de tu nuevo carnet digital	 Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Gure artxibo historikoa kontsulta egin Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest. Zure argazkia taldearekin
Zure argazkia taldearekin