REAL SOCIEDAD 4-1 VALENCIA CF

Hasiera ezin hobea

Vídeo

Realak ezin hobeto hasi du denboraldia Valencia CFri lau eta bat irabazi ondoren, hasieratik amaierara arte. Menderatutako neurketa batean.

Txuri-urdinek valentziarrak gainditu dituzte lehen zatian. Nerea markagailua irekitzeko zorian izan da neurketaren hasieran, baina kanpokoek atepetik atera dute baloia. Gipuzkoarrek golaren bila jarraitu dute, eta,ordu erdia bete eta gutxira, Franssik etxekoak aurreratu ditu, Amaiurren eskuineko erdiraketa bat kontrolatu eta errematatu ostean. Eta atsedenaldiaren atarian, bigarrena, protagonista berdinekin: erdiraketa Franssirena izan da oraingoan eta errematea, bigarren zutoinean, Amaiurrena.

Txuri-urdinen erakustaldiak bigarren zatian jarraitu du. Ceciliak hirugarrena egin du, Amaiurren eskuineko erdiraketa bat errematatuta, eta, bi minutu geroago, Amaiurrek berak bere bigarren gola lortu neurketa erabakita uzteko. Jarraian, Altuvek, buruz, Valentziaren ohorezko gola egin du. Aukerak iristen jarraitu dute, baina modu banatuagoan. Ordu erdia aurretik gozatu eta disfrutatzeko, intentsitatea galdu gabe.

Denboraldi hasiera ikusgarria Realarentzat. Ezin hobea. Eta datorren astean, Athletic Cluben aurka derbia San Mamesen. Aurrera Reala!

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Lete, Emma (Viles, min. 81), Maddi, Vanegas, Nuria R., I. Arnaiz, Gemma, Amaiur (Mirari, min. 70), N. Eizagirre (kap.) (Claudia, min. 81), Cecilia (Pleuler, min. 63) eta Franssi.

Valencia CF: Enith, Esther, N. Villegas (Salmi, min. 77), Pujadas, Guerrero (Real, min. 60), M. Carro (kap.), A. Torrodà, Candela, B. Beltrán (Conc, min. 60), Olga (Asun, min. 46) eta Altuve (Jansen, min. 60).

Golak: 1-0: Franssi, min. 36; 2-0: Amaiur, min. 46; 3-0: Cecilia, min. 55; 4-0: Amaiur, min. 57 4-1: Altuve, min. 60

Epailea: Sanchez Miguel. Txartel horia erakutsi die etxeko Gemma eta Emmari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!