Realak FC Dynamo Kyiv hartuko du gaur gauean Reale Arenan UEFA Europa Leagueko urteko azken jardunaldian. Txuri-urdinek beste garaipen bat lortu nahi dute (zazpigarrena izango litzateke azken zortzi partidetan), txapelketako hurrengo kanporaketarako sailkapena lortzeko helburuarekin.
FC Dynamo Kyiv, bestalde, Ukrainako ligako liderra da, denboraldi osoan ez baitu partidarik galdu. Europan, aldiz, liga faseko bost norgehiagoketan porrota jasan du eta txapelketa honetako sailkapena ixten du, UEFA Champions League jokatzeko kanporaketa batera geratu ziren arren (RB Salzburgen aurka galdu zuten finalean).
Urtea amaitzear dago eta taldea denboraldiko unerik onenean dago, azken partidetan garaipenak batuz eta txapelketa guztietan pausoak emanez. FC Barcelona, AFC Ajax eta Real Betis Reale Arenan garaitu ondoren, beste gau handi bat bizi nahi dugu gure jendearekin. Denok batera hazten jarrai dezagun. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin