Sansek 2B mailako klasiko bati egingo dio bisita. Imanol Alguacilen mutilek Barakaldoren aurka arituko dira ligako hogeitahirugarren jardunaldian. Intentzioa, sailkapeneko goiko postuetan sendo mantentzea.
Ez dute irteera erraza. Bizkaitarrak ez daude bere momentu onenean baina bere etxean ez dute partidarik galdu oraindik. Lasesarre beti izan da zelai zaila puntuak ortzeko, talde sendo eta helduek besterik ez dute lortzen. Gure gazteak, bere futbolaren bidez, hiru puntuak etxera ekartzen saiatuko dira. Deialdia partidaren egunean ezagutuko da. Baja medikoak dira Pablo Sisniega, Ander Gorostidi, Martin Merquelanz eta Eneko Jauregi. Robin Le Normand baja da santzioagatik.
3.Maila: Derbia Azkoitian (larunbata, 17:00)
3.Maila: Derbia Azkoitian (larunbata, 17:00)
Real C-k partida erakargarria du larunbatean. Sergio Franciscoren mutilek Txerloian jokatuko dute Anaitasunaren aurka. Helburu ezberdinak dituzten taldeak baina puntu gose berarekin. Txuri-urdinek goian jaraitu nahi dute eta Azkoitiarrak, aldiz, beheko postuetatik atera.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin