Emakumezkoen taldeak beste hitzordu historiko bat du hilabete barru. Talde txuri-urdinak Erreginaren Kopako finala jokatuko du La Romaredan, FC Barcelona taldearen aurka. Zailtasun handiko partida da, baina Gipuzkoako taldea ilusiorik handienarekin iritsiko da.
Ibilbide bikaina egin du lehiaketan. Orain dela 20 urte emakumezkoen futbolaren egitura sortu zenetik, oinarri sendoak izanik, pausoz pauso haztea izan da klubaren helburua. Egunez egun hobetuz zein balio batzuen sinesmenetik eta irmotasunetik, eta izate eta egiteko modu batetik proiektua sustatuz.
Ondo egindako lanak beti ematen ditu fruituak. 2019ko Erreginaren Kopa ahaztezin hark, Superkopako bi finalak, bigarren postua ligan, Txapeldunen Ligako lehen sailkapena eta, orain, Kopako beste final bat ekarri ditu. 
Bideak aurrera jarraitzen du, kirolaren gorabeherekin, baina betiere etorkizunari begira, anbizioz eta betetzeko ametsez. Pausoz pauso bidea egiten.
RFEFekin bilera noiz egingo zain gaude sarreren banaketaren berri emateko. Informazio guztia izan bezain laster jakinaraziko da. Estadioaren edukiera kontuan hartuta, eskaera guztientzako lekua egotea aurreikusten da.
 
     
                    
                 Disfruta de tu nuevo carnet digital
Disfruta de tu nuevo carnet digital	 Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Gure artxibo historikoa kontsulta egin Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest. Zure argazkia taldearekin
Zure argazkia taldearekin