Gure bigarren taldeak hirugarren garaipena jarraian lortu du Abegondon Deportivo Abanca B taldeari 1-2 irabazita.
Partida oso parekatuta hasi da, bi taldeek sendotasuna erakutsiz. Donostiarrek aukerak sortu dituzte eta etxekoen erasoak geldiarazteko gai izan dira. Markagailua ez da mugitu atsedenaldia baino lehen. Bigarren zatian, Aitor Resenderen jokalariek aurrerapausoa eman dute eta Patricia Mugaburek txuri-urdinen lehen gola sartu du Ane Isasisasmendiren erdiraketa baten ostean. Handik gutxira, galiziar taldeak berdinketa lortu du Paula Redruellok sartutako golari esker. Hala ere, emakumezkoen filialak bigarren golaren bila jarraitu du eta azken minutuetan Ane Isasisasmendik aldaratze bat aprobetxatu du garaipenaren gola sartzeko.
Emaitza bikaina gipuzkoarrentzat, dinamika izugarrian jarraitzen dutela. Hurrengo jardunaldian Sporting de Gijonen aurka jokatuko dute Zubietan.
Fitxa teknikoa
Deportivo Abanca B: M. Rívas, Barreda (Citoula, min. 70), Apóstol, Carballada (kap.), L. Otero, S. Martín, Redruello, Valbuena (Cercido, min. 60), Laura Ruiz (M. Rico, min. 60), J. Rodríguez eta Gandoy.
Real Sociedad B: Berganza, Etxeberria, Azpirotz, Soroa, Etxebeste (kap.), Carrera (Echeverria, min. 74), Esteberena (El Amraoui, min. 59), Zunzunegui, Isasisasmendi (Losada, min. 88), Chacón (Etxarte, min. 88) eta Mugabure (Arrondo, min. 59).
Golak: 0-1: Mugabure, min. 51; 1-1: Redruello, min. 69; 1-2: Isasisasmendi, min 85.
Epailea: Diego Cedeira. Txartel horia atera die kanpoko Mugabure eta Etxeberriari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin