Sansek merituzko garaipena lortu du zoramenaren artean. Lau eta hiru izan da markagailua azkenean Leioaren aurka, baina gehiago izan zitezkeen ere.
Hasiera ezinhobea txuri-urdinentzat, Petxarromanen golari esker area kanpoko ezkerkada batekin iritsi dena. Baina zoramena hasi besterik ez da egin, eta bizkaitarrek bi gol egin dituzte jarraian. Lehenengoa korner batean eta bigarrena gipuzkoarren jokaldi nahasi baten ondorioz.
Golak iristen joan pixkanaka pixkanaka bigarren zatian. Eta, zorionek, oraingoan garaipena lortzeko balio izan dute. Berasaluzek (bere atean) buruz eta Garridok, jokaldi bikain bati esker, buelta eman diote emaitzari. Baina pozak gutxi iraun du, Yurrebasoren golaren ondorioz neurketa berdintzeko. Amaitzeko hamar minuturen faltan, Garridok laugarren eta azken gola sartu du.
Xabi Alonsoren mutilak bigarren postuan kokatuta daude jardunaldi hau amaitu eta gero, liderraren puntu batera. Hasiera bikaina gure bigarren taldearentzat, porrota oraindik ezagutu gabe mantendu ondoren. Hurrengo astean, hitzordua Lasesarren Barakaldoren aurka.
Fitxa teknikoa:
Sanse: M. Ramirez, Petxarroman, Aranbarri, Jiménez, Pacheco, Zubimendi, Gorostidi, R. López (Aldasoro, min. 90), El Haddadi (Garrido, min. 52), Lobete, Djouahra (Thior, min. 69).
Leioa: Atangana, Berasaluze, Iriondo (Pradera, min. 79), Yurrebaso, Madrazo, Baro, Jon Iru, Ibargoien, Raly Cabral, Ribeiro, Egiluz.
Golak: 1-0: Petxarroman, min. 12; 1-1: Raly Cabral, min. 21; 1-2: Yurrebaso, min. 22; 2-2: Berasaluze (b.a.), min. 55; 3-2: Garrido, min. 57; 3-3: Madrazo, min. 62; 4-3: Garrido, min. 78
Epailea: De Ena Wolf. Txartel horia erakutsi die etxeko M. Ramirezi eta kanpoko Ribeiro, Iriondo eta Madrazori.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin