‘Bizikletaz adinik ez’

Hiru puntuko ibilaldia

'Bizikletaz Adinik Ez', organización sin ánimo de lucro de Donostia, suma ya un lustro intentando mejorar la calidad de vida de las personas con dificultades para salir de sus domicilios o residencias, mediante paseos por la ciudad en triciclos con conductor. 

Mugikortasunaren Europako Astearen ospakizuna zela eta, ‘Bizikletaz adinik ez’ proiektua, Real Sociedad Fundazioak duela bi urtetik parte hartzen duena eta dagoeneko Gipuzkoako hainbat herritara joan dena, berriro ere Reale Arenara gerturatu zen partida egun batean.

Horrela, beste batzuetan bezala, antzinatasun gehien duten gure bazkidetako hiruk, txuri-urdin ibilaldi bat izan zuten etxetik estadioraino eta buelta. Javier, Jon Mikel semearekin; Rosa, Adei bilobarekin; eta Jose Mari, Joseba semearekin, gozatu ederra hartu zuten. Partida ikusi eta pozez vueltatu ziren etxera. Proiektu honetarako prestatutako gidaridun trizikloetan egin zuten pasioa.

´Bizikletaz Adinik Ez’, Donostiako irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta dagoeneko bost urte daramatza etxetik edo egoitzetatik irteteko zailtasunak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen, hirian zehar ibilaldiak eginez gidaridun trizikloetan.

Ekimen honen bidez, pertsona horien mugikortasuna errazteaz gain, parte-hartzaileen artean elkarrizketa eta harreman berriak ezartzeko aukera ere lantzen da, baita normalean joan ezin diren lekuetara joateko aukera ere.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!