SANSE 2-1 REAL UNION

Hirugarren garaipena jarraian

Vídeo

Sansek hirugarren garaipena jarraian lortu du Zubietan Real Unioni bi eta bat irabazi ondoren. Lehenengo zati bikain bati esker txuri-urdinek neurketa bideratu dute.

Hasieratik garaipenaren bila atera dira etxekoak. Pasa den astearekin alderatuta, non partida pixkanaka lantzen joan ziren, gaurkoan lehenengo zatian izan dira nagusi. Eta lortu dute beraien helburua. Bosgarren minutua, lehenengo aukera eta lehenengo gola. Solaren erdiraketa eskuin hegaletik eta Veigaren errematea atezainaren aurreran gola egiteko. Golegileak asistentzia eman du bigarren golean, Thiorrek amaitu duena jaurtiketa bikain batekin.

Irundarrek aurrera pauso bat eman dute bigarren zatian, emaitza murrizteko helburuarekin eta ea horrekin punturik lortzen zuten. Baina Sanse sendo egon da atzean, ia aukerarik jasan gabe. Olaizolak, pare bat jaurtiketekin, gertu izan du hirugarrena partida ixteko, baina Sequeirak saihestu egin du. Real Unionek gola egin du amaitzeko hiru minutu geratzen zirenean, baina garaipenak ez du ihes egin.

Horrela, gure bigarren taldea bosgarren postuan finkatzen da sailkapenean. Hurrengo astean beste derbi bat izango dugu Athletic de Bilbao B-ren aurka.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Zubiaurre, Sola (Petxarroman, min. 56), Le Normand, Lapeña, Jimenez, Zubimendi, Gorostidi, Thior, Veiga, Djouahra (Celorrio, min. 75), Olaizola.

Real Union: Sequeira, Estrada, Ceberio, Senar, Garrido, Esnaola, Eizmendi, Sola (Eizmendi, min. 56), Beitia, Galán (Etxaburu, min. 77), Orbegozo (Lizarraga, min. 77).

Golak: 1-0: Veiga, min. 5; 2-0: Thior, min. 39; 2-1: Lizarraga, min. 87

Epailea: Fernandez Perez. Txartel horia erakutsi die etxeko Thior eta Zubiaurreri eta kanpoko Estrada eta Senarri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!