Sanse - SD Leioa (asteartea, 20:15)

Hirugarrena jarraian nahi dute etxean

Sansek SD Leioa jasoko du asteartean Zubietan. Larunbateko porrota ahaztuz, harrobiko taldeak aukera berri bat du etxean sendo mantentzeko eta hirugarren garaipena jarraian lortu ahal izateko.

Txuri-urdinek azken hiru partidak irabazi zituzten. Aldiz, UD Logroñesen aurka gehiegizko porrota jasan ondoren bolada ezin hobea amaitu zen. Hala ere, Sanse bosgarren postuan kokatuta dago, bigarren sailkatua bi puntutara izanda. Gipuzkoarrek bi neurketa jokatuko dituzte aste honetan etxean eta hasiera ona izan nahi dute.

SD Leioak, bestalde, 1-0 gainditu zuen Bilbao Athletic aurreko asteburuan beheko postuetatik aldentzeko. Bizkaitarrek 12 puntu batu dituzte 11 partidetan, baina gainditzeko talde zaila izango da.

Deialdia ondorengoa da: Garrancho, Zubiaurre, Alex, Arrieta, Ugarte, Sanz, Muñoz, Le Normand, Lapeña, Merquelanz, Muguruza, Guevara, Capilla, Olaizola, Calvillo, Gorostidi, Jauregi, Saenz.

Neurketa hemen jarrai dezakezu zuzenean

3. Maila: Beasain – Real C (asteazkena, 18:00)

Real C-k Beasain bisitatuko du asteazkenean. Txuri-urdinek, asteburuan berdinketa lortu ondoren, hiru puntuak nahi dituzte sailkapeneko goiko postuetan jarraitzeko. Etxekoek garaipena lortu zuten Santutxuren aurka eta zazpigarren postuan kokatuta daude 18 punturekin.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!