REAL SOCIEDAD 3-0 MADRID CFF

Hirunaka

Vídeo

Realak garaipen berri bat lortu du etxean Madrid CFF-ri hiru eta huts irabazi ondoren. Eta gainera gehiago sartzeko aukerak izan dituzte.

Kopatik Ligara baina motibazio berarekin. Horrela atera dira Gonzalo Arconadaren neskak Zubietara gaurkoan. Golak azkar iritsi dira, eta gainera biak ia jarraian. Lehenengoa Etxezarretaren erdiraketa batekin, Nahikarik barrura errematatu duena, eta bigarrena Nerea Eizagirrek egin du, nahiz eta Ucedak bere atera desbideratu duen baloia. Aukerak ez dira falta izan hirugarrena egiteko, Carla Bautistaren eta Nahikariren jaurtiketekin, zutoinean eta langan jo dutenak.

Markagailuan aurretik txuri-urdinak, baina gertuago hirugarrena kanpokoen gola baino. Langa berriro ere tartean egon da gipuzkoarren gola saihesteko. Etxezarreta izan da protagonista nagusienetarikoa baloi geldiko jokaldietan bere burukada sendoei esker. Hirugarren gola amaitzeko ordu laurdena baina zertxobait gehiago geratzen zenean heldu da. Marta Cardonak ez du bakartu Nahikariren pase sakon baten ondoren.

Hamaikagarren neurketa jarraian porrotik ezagutu gabe, eta bederatzigarrena Ligan. Hurrengo astean ez dago jaurdunaldirik egongo, selekzioen partidengatik, baina bi aste barru aurkari sendoa izango dugu aurrez aurrea: FC Barcelona. Aurrera neskak!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Quiñones, Etxezarreta, N. Mendoza, Maddi, B. Beltrán, Itxaso, L. Baños (Chini, min. 67), N. Eizagirre (Ramajo, min. 85), C. Bautista (S. Olaizola, min. 61), M. Cardona (Manu, min. 80), Nahikari.

Madrid CFF: Paola, Catala, Rodriguez, Villegas, Uceda, Domínguez, Mellado (Rubio, min. 68), L. Fernandez (Beckmann, min. 59), Lopez (Campo, min. 78), Martínez, E. Fernandez (Del Rio, min. 78).

Golak: 1-0: Nahikari, min. 17; 2-0: Uceda (b.a.), min. 23; 3-0: M. Cardona, min. 72

Epailea: Cuesta Arribas. Txartelik gabe.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!